Pages

2012/12/11

zinerako gonbidapenak

Abenduan aukera izango dugu herrian bertan hurrengo pelikula hauek ikusteko eta udal euskera sailak gonbidapenak eman dizkigu aukera hau ondo baino hobeto profitatzeko.













Zinera nahi baduzue joan eskatu zuen berbalagun taldeko arduradunari sarrera eta izena jarri lehiatilan trukatu ahal izateko, hain eroso eta hain erreza!

Lehenengo buletinaren lehiaketako irabazleari ere sarrerak egokitu zaizkio, Naiara izan da eta bera ere zinera joango da, ondo pasa!!

2012/11/29

Berria egunkariko erredakziora

Berria egunkariko erredakzioa bisitatzeko aukera izango dugu urtarrilaren 25ean, goizeko 11etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkera, Bermeoko Hizkuntza Eskolako ikasleekin batera:
Eman izena Hizkuntza Eskolan bertan edo zuen berbalagun taldeko laguntzaileari.

Bitxigintza: gabonetako apaingarriak




 ikasi dugu  apaingarri ederrak egiten, 18:30etik 20:30era arte Gizarte eta Kultura Etxean, 2.1 gelan, eta Montse Alonsok azalpenak aurreratu dizkigu tailerran landutakoa etxean egin ahal izateko, 
mila esker Montse!!


2012/11/28

proposamenak

neguko eguraldi hotza aprobetxatuz hona hemen irakurle txokoko proposamena:

Herio heroi irakurri, klikatu irudian eta pdf-a irakurri dezakezue, errezago ezin. Geratu gara abenduaren 20an arratsaldeko sei ta erdietan udal liburutegian irakurritakoa komentatzeko eta bide batez irakurketa saioa egiteko.



Eta urtarrilerako proposamena da Zeta, Alessandro Baricco idazlearena, animatu eta irakurri gurekin batera!!

Izena emateko liburutegian bertan, hilero elkartuko gara irakurritakoari buruz iritziak elkartrukatzeko.

2012/11/12

Gabonetako apaingarriak

Azaroaren 30ean arratsaldeko sei ta erdietan Kultura etxeko 2.1 gelan, gutxienez 8 eta gehienez 15 lagun, 5 euro materiala ordaintzeko.
Monitora: Montse Alonso. Antolatzailea: Bermeoko berbalagun, jarri kontaktuan izena emateko azaroaren 23ra arte.

Azaroan sortutako taldeak

Aurreratu moduan talde berri batzuk sortzen ari dira egunotan, hona hemen topalekuak, arduradunak eta hitzorduak, informazio gehiago nahi izanez gero jarri kontaktuan!


bermeoberba@gmail.com

2012/10/31

Lehenengo buletina

Lehenengo buletina eskuragarri daukazue, animatu eta parte har ezazue lehiaketan!!

Azken eguna: azaroaren 26a.



2012/10/22

28an mendi irteera



Igandean, urriaren 28an, mendira goaz.
Geratu gara San Juan Portalen goizeko 9etan eta eguerdirako etxera, ez falta!!

2012/10/19

Bermeotarrak

Askotan esaten diguzue herriko hizkera lantzea gustatuko litzaizuekeela, Jose Anton gure lagun honek txikitako bizipenak kontatzen dizkigu, eskerrak berari eta Euskeraz berbatan taldeari:



Bandoetan




Bai, bandoetan dakar urriaren 15era arteko epea dagoela izena emateko baina gure kasuan zuen izenak jasoko ditugu ikasturte osoan zehar,
ez egon ahozko azterketa etorri arte itxaroten gero, eman izena orain!! 

Zeintzuk dira taldeak?

 Goizez:

Asteartea - 11:30ean Artzan eta 12:30ean Taraska plazan 
Asteazkena - 10etan Taraska plazan 

Arratsaldez: Asteazkenetan 17:30ean eta Ostiraletan 16:30ean Taraska plazan. 

Eta beste talde batzuk sortzeko arazorik ez, jarri kontaktuan!

2012/09/24

Ostiral honetan

elkartuko gara arratsaldeko 4etan Taraska plazan zeozer hartzeko eta udako pasadizoak kontatzeko....



Talde batzuk abian daude eta egun hauetan beste batzuk sortuko dira, emaiguzu izena zeu ere!!


2012/09/21

taldeak

laster elkartuko dira, batzuk datorren astean bertan eta beste batzuk urriaren hasiarekin batera.


Badakizue zuen zain gaudela, eskatu informazioa zuzenean, telefonoz edo 

bermeoberba@gmail.com

helbidera idatziz. Geu jarriko gara zuekin kontaktuan eguna eta ordua adosteko eta ez kezkatu, talde barriak ere sortuko dira zuen beharrizanetara egokitu ahal izateko,
laster arte!

2012/09/17

Hasi gara

lanean ikasturte honetan ere, gaurtik aurrera etorri edo deitu izena emateko nahi duzuenean, datorren astean elkartuko gara dagoeneko gaudenok.


Guzti-guztiak zarete gonbidatuak
 ostegunean Gizarte eta Kultura Etxean izango den egitasmoaren aurkezpenan parte hartzeko,
 goizeko 10etan: han ikusiko dugu elkar!!



bermeoberba@gmail.com

2012/06/25

Geratuko gara

uda honetan zehar ere, ez kezkatu... hurrengo hitzordua da uztailaren 6an arratsaldeko 6 ta erdietan Taraska plazan:


Ostiralean talde desberdinetako lagunok elkartuko gara buelta bat emateko eta hurrengo egunen baten geratuko garen erabakitzeko... etorri nahi duzuenok!!

proposamenak


 Uztailaren 7an, zapatuan
San Juan garbitzera
 Lekua: Eneperi, 9:30
Antolatzailea: Bermeoko udala, ingurumen saila




**********


BERTSOLARITZA BARNETEGIA 
FORUAN
 
Aukera ezin hobea da praktikatzen jarraitzeko 
eta bertsolaritzaz gozatzen ikasteko.
Begirale irakasleen plantila, ezin hobea da
 Esti Alberdi, Xabi Paya, 
Onintza Enbeita eta Ainhoa Aranburu.
Azken hau Iruñeko Hizkuntza Eskolako irakaslea da, 
eta euskara ikasten ari direnekin jarduteko
 bertso eskola jarri du martxan bertan. 
Euskararen jabekuntza prozesuan 
ikaragarri laguntzen du bertsolaritzak 
eta frogatuta dago! 
*****************
 
 

Uztailaren 14an, zapatuan
 Urteko dantza ekitaldia
Lekua: artza frontoian
Ordua: 22:00etan
Antolatzailea: alkartasuna dantza taldea