Bada hilabete udaberrian gaudela eta
oporretatik bueltan lotu barik jarraitzen dugu. Betiko moduan, apur bat
euskahaldunagoak beharbada, ezta? Urepelera joan ginen Korrikari hasiera
ematera, martxoaren 24an Bermeora heldu zen goiz goizetik eta eguna
argitzearekin batera kaleak bete genituen, Bakion agurtu arte.
Ez zen behin-betiko agurra, 29an
berbalagunon kilometroa egin genuen Bilbon gonbidapena aprobetxatuz eta
iluntzera arte geratu ginen parrandan zazpi kaleetan, oporrak hasteko modu ezin
hobean. Eskualdean Korrikari lotutako zeregin bakarra falta zen, eskulanean
jositako oheko tapakia saridunari entregatzea.
Irabazlea 0297 zenbakiduna izan
da, Marijose Uriarte, eta Bed´s dendan eman genion hilaren 14an, epea
bukatzean. Azaroaren hasieran hasi ginen #lotsarikgabe josten eta apirilean
eman diogu amaiera proiektuari, eskerrik asko guztioi!
Gehiago irakurri Busturialdeko Hitzan (+) eta ikusi Oizmendi telebistan (+), baita: Gernika-Lumoko berbalagunen blogean (+). Honen berri eman dute Korrikako (+) eta Bermeoko udaleko (+) web orrietan. Bestaldetik, oso interesgarria izan da Aizu! aldizkarian ezagutzea bidelari eta bidelagunen esperientziak, irakurri Praktikatu blogean (+).
***********
Aste honetan hasi da epea udaberriko
lehiaketan parte hartzeko eta horrez gain zuek bidali dizkiguzue zuen proposamenak, guztion
agendak osatzeko, kontutan hartzeko adibidez: udaberriko azokan umeentzako
tailerrak, arrain azoka, erromeridxe ekainean, dantza ekitaldia, museoko
tailerrak, ... oso ondo!
Amaitzeko, eskerrik asko hain balorazio ona egitearren talde eta egitasmoari buruz, otsailetik aurrera berbalagun egitasmoa baloratzeko aukera izan dugu eta ziur guztion artean hobetzen dugula, eskerrik asko zuen proposamenengatik. Badakizue balorazioa egitearekin batera zozketa baten parte hartu duzuela, nahi izan duzuenok, ba jakin berri dugu irabazlea nor izan den: Elkar dendetan erosteko 100 euroko bonoa izango da Zumaiako Anjel Heredia Salaberriarentzat, zorionak Anjel!