Pages

2013/04/29

Irteera gidatua



Larunbat honetan gonbidatu gaituzte Bermeoko Hizkuntza Eskolako irteera interesgarri baten parte hartzera: 
Añanako gatz-harana ezagutzera alde batetik eta Sorginetxe trikuharria bisitatzera, Agurainen amaiera emanez bestetik.


Mila esker gonbidapenagatik!!

Irakurtzeko proposamena

Maiatzaren 23an arratsaldeko 18:15ean geratu gara udal liburutegian Janne Telleren liburua komentatzeko: Ezer ez. Ikasturte honetako azken saioa izango da, animatu parte hartzen!

2013/04/25

Eskerrik asko David!

Davidentzat esfortzua izan zen bere herria Súria euskeraz aurkeztea eta benetan eskertzen diogu gugatik egindako ahalegina. Nor animatuko da hurrengo tertuliarako?


2013/04/24

Bertso paper lehiaketa

Gaur izan da sari banaketa, Kristina Bilbao eta Ohiane Egaña izan dira irabazleak aurten. Bertsotan disfrutatu dugu goiza eta Andra Mari jaietako egitarauan argitaratuko dira irabazleen bertsoak. Orain badakigu zein den buletineko hirugarren galderaren erantzuna!!


2013/04/18

Udaberriko buletina

Gaurtik aurrera udaberriko berbalagun buletina aurkituko duzue ohiko lekuetan, animatu lehiaketan parte hartzen. Azken eguna maiatzaren 20a izango da, hilabete oso bat daukazue erantzun zuzenak bilatzeko, anima zaitezte!

2013/04/17

Irakurtzeko proposamena

Hilabete honetako proposamena da Joan (Patxi Zubizarreta). Datorren asteko ostegunean, hilaren 24ean, liburutegian elkartuko gara liburuari buruz hitz egiteko. Interesatuek liburutegian eman dezakezue izena.

Súria: Nire herria

Davidek azalduko digu etzi arratsaldeko sei ta erdietan zelakoa den Súria, bere herria. Gizarte eta Kultura Etxean, hirugarren solairuan. Eskerrik asko David!