2013/06/20

Opor aurrekoa



Hilaren 14ean elkartu ginen ikasturteari amaiera emateko, laster egingo dugu opor ostekoa, jaiak amaitu bezain laster hasiko gara berriro, bitartean... ondo ibili eta gutxi gasta...

Irakurtzeko proposamena

Udan irakurtzeko proposamena honako hauxe da:
 Korte bat, mesedez - Goizalde Landabaso, Elkar.

Liburua irakurri eta gero udal liburutegian geratuko gara komentatzeko, urriaren 17a izango da hitzordua, apuntatu agendan eta animatu arratsaldeko sei ta erdietako bueltan liburutegitik hurbiltzen, ez esan gero denborarik ez daukazuela irakurtzeko....

Ez bada zuen gustokoa hor doaz hurrengo bi liburuak:

AZAROAK
21
MADE IN GALIZA
SECHU SENDE
TXALAPARTA
ABENDUAK
19
GILTZURRUN-HARRIAK
MILENA AGUS
DENONARTEAN
Liburua ez duzue erosi behar, eman izena liburutegian eta Bihotzak emango dizue hilabete oso baten irakurri ahal izateko, edo luzerako behar izanez gero. Arratsalde desberdin, interesgarri eta aberasgarri pasatzeko plana mintzapraktikaren kontura... aprobetxatu!!

2013/06/17

Udaberriko lehiaketa



Udaberriko lehiaketan sariduna Javier Lopez izan da, "Ezpataren erresuma" liburua irabazi du, Josu Munitiz idazle bermeotarrarena. Saria udal liburutegiak eskaini digu euskara sailaren bitartez eta Bihotza izan da oraingo honetan sariduna aukeratu duena. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, 47 buletin jaso ditugu ta, guztiak zuzen.




Hurrengo lehiaketa, udazkeneko buletinean, uste dugu baino arinago!