Azken egunetan oparitxo batzuk banatu dira geurean...oso ondo portatu garelako seinale, ezta?
Pages
2020/12/23
Olentzero bihar...baina geurean opariak arinago!
2020/12/16
Udazkeneko lehiaketa: erantzunak eta irabazlea
Gaur entregatu diogu Errigorako saria udazkeneko lehiaketaren irabazleari, Silvia Rodriguez berbalagunari, zorionak!!
100 pertsonak hartu dute parte oraingo lehiaketa honetan, eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik. Hurrengoak izan dira erantzun zuzenak:
Lotu hasiera amaierarekin, bere zenbakia idatziz:
Gazteak baleki 5 beti bildots
Adiskide onekin 7 negua gero
Azaroa hotz 2 orduak labur
Ametsik gabeko bizia 1 zaharrak baleza
Ardi txikia 3 negua motz
Askoren mina 4 izarrik gabeko gaua
Azaroa bero 6 tontoen atsegina
Amaitu esaldia: Euskaraldia gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.
Non dago argazkiko kanpaia? Gaztelugatxen
Zein izango da zure rola aurtengo Euskaraldian? Ahobizi edo belarriprest, norberak aukeratutakoa.
Hurrengo lehiaketa otsailean izango da, parte hartu, praktikatu eta bizi!
2020/12/09
Urtea agurtzeko topaketa online
Urte amaiera laster eta datorren astean elkartuko dira azken taldeak, abenduaren 18tik urtarrilaren 8ra ez gara egongo aurrez aurre berbalagunok. Dena den, etenaldi labur horretan modu birtualean elkartzea proposatuko dizuegu abenduaren 21ean, astelehenean, arratsaldeko zazpietatik zortzietara, online.
Bilatu aurikularrak, mikrofonodunak badira hobe, jarri pantaila horizontalean eta sartu gure Jitsira: Bermeokoberbalagun2020-2021. Badakizue, ez baduzue beste inor ikusten, edo leiho txiki-txikietan agertzen bagara, mosaiko ikuspegia aukeratu!
Topaketa birtualean ez dago inongo mugarik, etorri, praktikatu eta bizi!
2020/12/02
Bazatoz portura?
Paseoan ibiltzeko talderen batean izena eman nahi baduzue, hurbildu, idatzi edo deitu: 607 609 580. Lameran geratzen dira taldekideak portura joateko asteazkenetan eta ostiraletan, goizez zein arratsaldez, aukeratu taldea eta eman izena, praktikatu eta bizi!