2019/04/30

Maiatzeko agenda

Maiatzean herriko arrain azoka ospatzeaz gain hainbat irteera, tailer eta hitzaldi egongo dira Bermeon euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko, asteroko taldeak barne. Agenda gorde!


2019/04/12

Errigorako olioa batu astelehenean

Errigorako olioa batzeko eguna astelehena izango da, apirilaren 15a, euskal gunean, 19:00etatik aurrera. Ezin bazarete pasa astelehenean, abisatu mesedez eta geratuko gara.

Gogoratu apirilaren 29an hasiko direla berriro berbalagun talde guztiak eta gaur arratsaldeko bostetan lameran geratu garela elkar agurtzeko. 

Aste biko etenaldi honetan jarraitu ohiturak aldatzen, praktikatu eta bizi!

2019/04/10

Bazatoz antzerkira?

Lau gonbidapen dauzkagu etzi Mami Lebrun antzezlana ikustera joateko, Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko zortzietan.

Interesdun guztien artean zozketatuko ditugu gaur arratsaldeko seietan, eman izena (607 609 580) eta antzerkira joan, praktikatu eta bizi!

2019/04/08

Kirola eta natura maiatzaren 12an: Entzia mendilerroa

Hurrengo irteera maiatzaren 12an izango da, izena emateko klika + hemen maiatzaren 9a biano lehen. Ibilaldiaz gain, Cristinoseko kobazuloa eta bertako lakua bisitatuko dugu. Eman izena, praktikatu eta bizi!

Gurasolagun tailerra: jolas kooperatiboak

Maiatzaren 10ean, arratsaldeko sei eta erdietan, jolas kooperatiboak antolatu ditugu Urtxintxarekin batera euskal gunean (Atalde 17, behea). Izena emateko familiako heldu eta umeen izenak eman behar dituzue, elkarrekin jolasteko. Azken eguna izena emateko maiatzaren 8a izango da. Bai izena emateko, baita zalantzak argitzeko, idatzi edo deitu 607 609 580 telefonora. Familian ere praktikatu eta bizi!

Maiatzean talde berria hasiko da

Dantza errazak praktikatzeko elkartuko da aurten berriro taldea, iazko eguna mantenduz: asteazkenero arratsaldeko zazpietatik aurrera Kluturetxeko lehenengo solairuko 1.4 gelan. Talde honetan parte hartzeko eman izena 607 609 580 telefonoan edo aurrez aurre eman lehenengo egunean, maiatzaren 8an bertan. Printzipioz azken eguna maiatzaren 29a izango da baina talde guztietan gertatzen den bezala, taldekideek eurek erabakiko dute jarraitu ala ez. Dantzan ere praktikatu eta bizi!

Zinerako gonbidapenak: Soinujolearen semea

Soinujolearen semea 14 urtetik gorakoentzako pelikula euskeraz egongo da asteburuan, apirilaren 13, 14 eta 15ean Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan, eta zuentzako 6 gonbidapen dauzkagu. Sarrerak leihatilan hartu behar dituzue gonbidapenen truke,  han egongo baitira zuen izenean
Interesdun guztien artean zozketatuko ditugu sei gonbidapen bihar arratsaldean eta zozketako zerrendan egoteko zuen izen abizenak helarazi baino ez duzue egin behar: 607 609 580, bermeoberba@gmail.com.
Ondo pasa, praktikatu eta bizi!

2019/04/02

Apiriletik aurrera talde berria astelehenetan

Datorren astelehenean elkartuko da lehenengo aldiz talde berria lameran, bostetatik seietara, euskara batua praktikatzeko. Maila jasoan hitz egiteko asmoz elkartuko dira astero ekainera arte eta aukera nahi baduzue aprobetxatu, bai praktika hartzeko, baita horretan dabiltzanei laguntzeko, eman izena: 607 609 580.

2019/04/01

Apirileko agendan: Klika!

Apirileko agendan Korrikari lotutako ekitaldiak azpimarratu nahi izan ditugu, animatu eta parte hartu, jarraitu zure ohiturak aldatzen eta Klika!