Pages

2013/01/31

Hasierako argibideak

Oraindik apuntatzeko eta talde berriak sortzeko aukera dagoenez, berbalagunon funtzionamendua eta ardurak gogoratuko dizkizuegu, klikatu hobeto irakurtzeko:



Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri kontaktuan.

2013/01/28

Irakurtzeko proposamena

Hasi gara irakurtzen Beste norbaiten zapatak (Garazi Kamio) eta otsailaren 21ean elkartuko gara arratsaldeko 18:15ean herriko liburutegian, goiko solairuan, Isa Castillo dinamizatzaileak lagunduta, liburuari buruzko iritziak eta xehetasunak elkarri kontatzeko.


Martxoaren 9an liburutegitik irten eta bazkalostea izango dugu Arrate EgaƱarekin bere liburua Paradisua komentatzeko, ohiko hitzordua aldatuko dugu ostegunetik larunbat eguerdira, interesaturik zaudetenok eman izena liburutegian bertan edo jarri gurekin kontaktuan, ez dago ez plaza mugaturik ez beste inolako mugarik...

2013/01/18

Ikasleei omenaldia

Korrika Kulturala hil honen 26an hasiko da, Usurbilen euskara ikasleei
egingo zaien omenaldiarekin.

Euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak
omendu eta protagonista bilakatzeko, Korrika 18k jaiegun horretan txotx
erraldoia (eta egun osoko egitaraua!!) prestatu du.

Informazio gehiagorako klikatu hemen



2013/01/17

Urtarrilaren 25ean Andoainera goaz

Berria egunkariko erredakziora bisita gidatua izan dugu Bermeoko Hizkuntza Eskolak antolatuta,

eguerdirako bueltan egon gara Bermeon; hona hemen bisitan azaldu diren datu batzuk:





Eskerrik asko Bermeoko Hizkuntza Eskolari gonbidapenagatik!!