Pages

2012/03/30

Lehiaketaren irabazlea




oraingo honetan Lore izan da, gaur gauean antzerkira joateko bi sarrerak dauzka eta esan digu aspaldi ez dela antzerkira joan, ondo ondo pasa!


Erantzun zuzenak:
- Nor da? Gari
- Zer da? Mediterraneo
- Nor etorri da: Sorkunde
- Asko gustatzen zait: Hipika

1- Aspaldiko eta Urrats
2- Noizbehinka
3- Hasi da OgoƱo negarrez eta Izaro suspiruke
4- Euskara eguna.


Oporraldi honetan ez gara elkartuko baina arin helduko da apirilaren 16a eta berriro egongo gara betiko moduan, bitartean ondo ibili eta gitxi gasta!!

2012/03/12

Hirugarren buletinaren lehiaketa

  abian dago, eskuratu zeurea eta emaiguzu hilaren 26a baino lehen:




Non topatuko dituzu? Betiko moduan Kultura Etxean, udal liburutegian, kiroldegian, Hizkuntza Eskolan, Bermeoko euskaltegi bietan: Gotzon Garaitonaindia eta Aek (euskal gunea Atalden), Euskera Sailan (udaletxea, lehenengo solairuan) eta berbalagun taldeetan gaudenon artean banatuko ditugu.



 



 




Gogoratu eskuratu duzun lekuan bertan ondo beteta emateko aukera daukazula. Zer bete behar duzu? Bigarren orrialdeko esamesak (nor da?, zer da?), eroglifikoak eta galderen erantzunak. Zurekin kontaktuan jar gaitezen beharrezko datuak ere helarazi behar dizkiguzu: izen abizena, telefono zenbakia eta e-posta.


Zuzen erantzun duzuen guztien artean zozketatuko ditugu antzerkira joateko sarrerak, herrian bertan eta euskeraz antzezlana ikusteko aukera ez galdu!!
Buletinaren lehenengo orrian azpimarratu ditugu interesgarritzat jo ditugun euskerazko ekintzak, espero dugu proposatzen dizuegun agenda zuen gustukoa izatea.

Aurreikusita badaukazue ekintzaren bat maiatzatik aurrera eta nahi baduzue laugarren buletineko agendan ager dadin bidali egizue bermeoberba@gmail.com posta helbidera apirilean zehar, guztion artean osatuko dugu.
Eskerrik asko aurretiz zuen parte hartzeagatik!!

2012/03/06

Martxoaren 9an



SUKALDARITZA : TRUFAK


Non: Kultura Etxean, sukaldean.
Prezioa: 2€.

Partaide kopurua: Gutxienez 7 eta gehienez 20.
Noiz: Martxoaren 9an, ostiralan, arratsaldeko 18.30ean.

Azkenean 18 lagun batu gara iluntzeko 8.30ak arte eta ederto igaro dugu arratsaldea. Nabaritzen da aurreko eguneko futbol partidaren giroa, ez ta?  Lehenengo eta behin azalpenak adi-adi entzun ditugu:








Gero orea prestatu dugu errezetan zehaztutako pausuak jarraituz:




Eta amaieran bi taldetan banatu gara trufak paperean biltzeko eta erretil txikitxuak etxera eraman ahal izateko.


Hurrengo batean etxean egin eta esango diguzue zelan moldatu zareten! 





2012/03/02

Berbalagun taldeak martxoan



Aukeratu taldea eta deitu parte hartzeko, hauek dira abian daudenak baina ez dago arazorik talde berri bat sortzeko:
Talde txikietan elkartzen gara, hemen daukazue informazioa: topalekua, arduraduna, eguna eta ordua, gehiagorik nahi baduzue jakin.... deitu eta berba egingo dugu!!


Bideokopla lehiaketa




Noiz: Martxoaren 25a baino lehen
Zelan: Lehiaketa bideo bat sortzean datza:  
Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko dugu eta bideo bat grabatu. 
Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri behar ditugu.

Gaia: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran.  
Doinua: libre.

Saria: talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolariren laguntzaz, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. 
Epaimahaia: Bertsozale Elkartea izango da, baina edonork edukiko du bere gustuko bideoa bozkatzeko aukera Praktikatu AEK facebookeko orrialdean.
Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago. 

Talde bakoitzak bertsolari baten laguntza eduki dezake, hala eskatuz gero. Izan ere, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeei beren inguruko bertso-eskolak lagundu nahi badie kopla sorta osatzen, elkarlan hori balioetsi egingo da lehiaketan.
Oinarriak PDF formatuan hemendik eskuratu ahal dituzue.
Nor animatuko da? 
Deitu edo jarri kontaktuan