Pages

2019/11/28

Gonbidapena: Arnasa gara

Taldekideei eman diegu Arnasa gara aurkezpenera joateko gonbidapena: abenduaren 3an, datorren asteko asteartean (nazioarteko euskararen egunean), arratsaldeko 18:30ean Kafe Antzokian. Hala eta guztiz, gonbidapena bera eraman barik ere joan zaitezkete, animatu ingurukoak zuekin joatera. Informazio gehiago...+

Beste aldetik, larunbat goizeko ekitaldian lagundu nahi baduzue, etorri goiko plazara goizeko 10:00etan, animatu, praktikatu eta bizi!

2019/11/25

Aste honetako taldeak

Irudian agertzen dira astero elkartzen diren taldeak, baina besteren bat sor daiteke hiru edo lau lagun elkartzen zaretenean. Izena emateko deitu edo idatzi 607 609 580 telefonora eta hasi nahi duzuenean talderen batean. Aste honetan amaituko dugu izenak jasotzen, urtarrilera arte. Beraz, zuen taldekideren baten fitxa falta bada, jakinarazi mesedez, gogoratu doan dela baina fitxa bete behar dugula, ostiralerako beranduenez. Animatu zuen klasekideak, lagunak, familiakoak... praktikatu eta bizi!

2019/11/22

Euskaraz bizi


2020an izango da hurrengo ariketa soziala euskaraz bizitzeko, Euskaraldia, eta bitartean pasa den urteko galdeketen emaitzak eta balorazioa gaur arratsaldean aurkeztuko dira Kultura Etxeko hirugarren solairuan, hitzaldi aretoan arratsaldeko zazpietan, animatu eta etorri berba egitera.

Beste aldetik, goiz osoko egitaraua prestatu da nazioarteko euskararen eguna ospatzeko, azaroaren 30ean goiko plazan, goizeko bederatzi eta erdietan mendi martxa laburrarekin hasita eta goizaren amaieran guztion argazki erraldoiarekin amaituta, apuntatu data eta etorri ondo pasatzera: jolasak, talo tailerra, ergometroa, pailazoa, dantzak...


Amaitzeko, Hizkuntza Eskolan Eneko Sagardoy egongo da abenduaren bian, arratsaldeko bostetan Izaro gelan, berbalagun guztiok gonbidatuta gaude.
Etorri, parte hartu, praktikatu eta euskaraz bizi!

2019/11/19

Gurasolagunentzako magia tailerra

Urtxintxak dinamizatutako tailerra izango dugu abenduaren 13an, arratsaldeko seietatik aurrera euskal gunean (Atalde 17, atzealdea), magia egiteko. Gurasoak seme-alabekin batera arituko dira magia egiten, doan, ondo pasatzeko eta euskaraz hitz egiteko. Zazpi urtetik gorako umeentzat izango da aproposa, beti ere gurasoekin batera, eta gogoratu betiko moduan plaza kopurua mugatua dela.
Izena emateko mezua idatzi whatsappez edo e-postaz (607 609 580 / bermeoberba@gmail.com), zuen izen-abizenak jakinarazteko, baita umeen adina ere. Izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da. Trukoen sekretua gorde, gero Gabonetan familiakoak harrituta uzteko. Familian ere, praktikatu eta bizi!

2019/11/11

Eskulan tailerra

Azaroaren 29an eskulan tailerra izango dugu euskal gunean arratsaldeko seietatik aurrera. Montse Alonsoren laguntzaz Gabonetako apaingarria egingo dugu eta materiala erosteko 3€ jarriko dugu bakoitzak. Egun horretan ez badugu amaitzen, taldea osatuko dugu eta erabakiko dugu zein den egunik aproposena eskulanak egiten jarraitzeko.
Eman izena hilaren 22a baino lehen (607 609 580), praktikatu eta bizi!

Udazkeneko lehiaketa

 
Gaurtik 29ra udazkeneko lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta jasotako erantzun guztien artean Errigorako otzara zozketatuko dugu.
Lau galdera errazak dira, beheko formularioan erantzun dezakezue edota eskuorritxoa bete. Azken aukera hau nahiago baduzue, entregatu jaso duzuen leku berean: Kulturetxean, liburutegian, euskaltegian, Hizkuntza Eskolan... edo berbalagun taldekideen bitartez. 29tik aurrera argitaratuko ditugu erantzun zuzenak eta irabazlearen izen abizenak. Ez ahaztu kontakturako telefono zenbakia edota e-posta helbidea idazten.

Orritxoen aurrealdean berbalagun talde, ekintza eta hitzorduen gaineko informazioa daukazue: gurasolagunen magia tailerra abenduaren 13an, berbalagunkideen topaketa urtea agurtzeko abenduaren 20an eta mendi irteera urtarrilaren 26an Delikara. Informazio gehiago nahi izatekotan, deitu edo bota mezua 607 609 580 zenbakira. Animatu eta parte hartu!

Errigorako otzara eskatu azaroaren 20ra arte

Azaroaren 20ra arte izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero bezala, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako otzarak eskatu ahal izango dira. Aurten gainera, eskaintza berrituarekin datoz: ez bat, ez bi; 3 izango dira aukeran: beltza (klasikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).
Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzue. Izan ere, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain bertako ekoizpenari bultzada emango diozue, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozue.

Informazioa eta eskaerak  + (Klikatu) 

Azaroko berbalagun taldeak

Asteon hasiko da talde berria lameran, arratsaldeko bostak eta laurdenetatik aurrera, astearteetan. Badakizue izena eman ahal duzuela edozein momentutan talderen batera etortzeko, etorri praktikatzera!
Taulan ikusten duzuen moduan egunero egongo da talderen bat aukeran, hiru talde goizez eta beste hiru arratsaldez, egun eta ordu ezberdinetan. Hala eta guztiz, ez dago arazorik beste talderen bat eratzeko, hiru edo lau lagun elkartzen bazarete hitzordua finkatzeko. Animatu, praktikatu eta bizi!