Pages

2010/01/25

Gorputza bizkor eta mingaina sasoian

Kirolean ere euskaraz egin daiteke eta hori egiaztatzeko hemen sakatu besterik ez duzu !!!

Hainbat kirolari ezagun eta Bermeoko irudiak topatuko dituzue.

Petritegi sagardotegira irteera antolatu du GIZek martxorako


Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ), Astigarragako Petritegi sagardotegira afaltzen joateko irteera prestatu du martxoaren 13rako, zapatua. Irteera Bermeotik izango da, arratsaldeko 16:00etan eta Hernanitik buelta goizaldeko 4:30ean. Prezioa 30 €koa da bidaia eta afaria barne. Izen-ematea martxoaren 5ean amaituko da. Oharra: 18 eta 35 urtera artekoek lehentasuna izango dute. Hala ere, lekua izatekotan, 35 urtetik gorakoak ere onartuak izango dira.

2010/01/11

AEK eta UPV-EHUren arteko hitzarmena


AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.

Adostutakoa honakoa da:

-Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez aritzea eta euskara ikasleei ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko dira eta laguntzaile papera beteko dute. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu.

-Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango die.

-AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko da.

Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete gure fitxa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

2010/01/07

Sorkun eta Keuren kontzertu akustikoa gaur Kafe Antzokian


Sorkun eta Keu abeslariek kontzertu akustikoa eskainiko dute gaur gauean Bermeoko Kafe Antzokian. Emanaldia 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon 'Marigoran Kikunbera' lelopean egingo den Ibilaldiaren aldekoa da. Sarrerak salgai daude Batzokiaren azpiko Ibilaldiaren dendan, 5 eurotan. Agortzen ez badira, sarrerak Kafe Antzokiko takillan erosi ahal izango dira gaur, gaueko 21:00etatik aurrera.