Pages

2021/02/12

Egunean Behin gurekin

 Giltza sartu eta gurekin jolastu Egunean Behin: 647CE2, guk euskaraz seguru!


 OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.

2021/02/08

Neguko lehiaketa 2021


Gaurtik hilaren 19ra neguko lehiaketa antolatu dugu: arin erantzuteko lau galdera baino ez, momentu batean erantzungo dituzue. Jasotako erantzun guztien artean zozketatuko ditugu Errigorako produktuen lote beltza eta Korrikaren katilua, berarekin batera. Otsailaren 22tik aurrera argitaratuko ditugu erantzun zuzenak blog honetan, baita sariaren irabazlea nor den ere.

Zelan parte hartu? Modu askotan:

- Behako formularioa bete eta bidali botoia sakatu (ez ahaztu kontakturako zuen datuak idazten).

- Formularioa ireki eta bidali, helbide honetan: https://forms.gle/HvQ3LPQMrtXo47aH9

- Orria bete (.pdf) eta bidali bermeoberba@gmail.com helbidera. Deskargatzeko, klikatu hemen +

- Bermeon, zer? kultura agendan aurkituko duzuen lehiaketako orria bete, argazkia atera eta argazki hori bidali guri 607 609 580 zenbakira, whatsappera, edo bermeoberba@gmail.com korreo helbidera.

- Euskal gunean edo Hizkuntza Eskolan aurkituko duzue lehiaketarako orri bera, bete eta han entregatu. Euskal gunean, ate postan, berbalaguneko buzoian bertan sartu, edo bestela zuen irakasleari eman. Euskal guneko helbidea: Atalde 17, behea.

- Berbalagun taldeetan eskatu orria, hurbildu talderen batera edo taldekideren bati eman, gero dinamizatzaileari helarazteko.

Gogoratu ez dela zertan berbataldekidea izan lehiaketan parte hartzeko, animatu ingurukoak parte hartzen, guk euskaraz seguru!


OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.