Atzo entregatu genuen Errigorako otzara, 132 erantzun artean zozketatu genuen eta Mariasun Lartitegiri tokatu zitzaion, zorionak Mariasun eta eskerrik asko guztiei parte hartzearren!
Honako hauek izan ziren erantzun zuzenak:
1. Lotu:
1. Ogi gogorrari, hagin zorrotz
2. Nekeetan, irria ezpainetan
3. Astoak mandoari, belarri handi
4. Zozoak beleari, ipurbeltz
5. Ezina, ekinez egina
6. Non gogoa, han zangoa
7. Gogoko lekuan, aldaparik ez
2. Zein da Errigorako otzara eskatzeko azken eguna? Azaroaren 20a
3. Non zegoen Floraren denda? Taraskan
4. Noiz izango da hurrengo Euskaraldia? 2020ko azaroan.
Hurrengo lehiaketa otsailaren 10etik 28ra izango da, neguko lehiaketa. Ez ahaztu, praktikatu eta bizi!
Pages
2019/12/18
2019/12/16
Errigorako otzarak ailega dira!
Heldu dira azaroan eskatutako Errigorako otzarak euskal gunera eta batzeko ordutegia da:
Bihar - 18:00-19:00
Etzi - 19:45 - 20:45
Pasatu mesedez bihar edo etzi jasotzera eta gogoratu webgunearen bitartez eskatu zenutenean ez bazenuten ordaindu, hartzeko momentuan ordaindu behar duzuela.
Bihar - 18:00-19:00
Etzi - 19:45 - 20:45
Pasatu mesedez bihar edo etzi jasotzera eta gogoratu webgunearen bitartez eskatu zenutenean ez bazenuten ordaindu, hartzeko momentuan ordaindu behar duzuela.
Berbalagunon amaierako topaketa
Asteon elkartuko dira berbalagunak urteari agur esateko ostiralean arratsaldeko 17:00etan lameran, azken bueltatxoa emateko eta zerbait elkarrekin hartzeko urtarrilaren 7ra arte, talde guztiak berriro abiatu arte. Topaketa honetara etortzeko gonbidapen zabala luzatzen dizuegu, talderen bateko partaidea izan ala ez, animatu eta etorri gurekin praktikatzera eta euskaraz bizitzera.
Magia tailerraren kronika
Pasa den asteko ostiralean gurasolagunak elkartu ziren euskal gunean Urtxintxako Ibon magoarekin arratsaldeko 18:00etatik 19:30era arte magia euskaraz egiteko. Gurasoek eta seme-alabek elkarri lagunduz, azalduz eta oso ondo pasatuz truko asko praktikatu zituzten, euskal gune osoan entzuten ziren haien txalo zaparradak truko bakoitzaren amaieran. Harrituta egon ziren guztiak azken trukoa eta gero, oparitxoak banatu ziren eta taldeko erretratua atera zuten Ibonekin. Seguru Gabonetan familiako beste guztiei egingo dietela trukoren bat....eskerrik asko Ibon!!
2019/12/03
2020an Kirola eta Natura
🌳🌲KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen honen bitartez AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen gaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera. Bi proposamen ditugu: Asteburuetako txangoak eta Udako ibiltariak.
Izena emateko > https://bit.ly/381ssd1 , doan!
Esan zuen lagun guztiei zuekin etortzeko, praktikatu eta bizi!
Izena emateko > https://bit.ly/381ssd1 , doan!
Esan zuen lagun guztiei zuekin etortzeko, praktikatu eta bizi!
Gabonetako eskulan tailerra
Pasa den ostiralean Gabonetako apaingarriak egiteko elkartu ziren berbalagunak eta oso eskulan ezberdin eta dirdiratsuak egin zituzten Montseren laguntzarekin. Arratsalde ona pasatu zuten, seietatik bederatzi eta erdietara arte eta eskulana amaitu zuten oso giro onean. Besteren bat egiteko gogoz amaitu zen tailerra, seguru jarraipena izango duela, praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko!
2019/12/02
Abenduko agenda
Abenduan hainbat hitzordu interesgarri daude agendan apuntatzeko: gaurko hitzaldia, biharko aurkezpena, tailerrak, gure urte amaierako topaketa... etorri guztietara, praktikatu eta euskaraz bizi!
Subscribe to:
Posts (Atom)