Pages

2018/02/28

Martxoko agenda

Heldu da martxoa eta emakumeentzako nazioarteko eguna ospatzeko ekintza ugari egongo dira herrian, baita beste hitzordu interesgarri asko ere. Berbalagunok antolatu dugu opor aurreko topaketa 23an, arratsaldeko bostetan lameran, apirilaren bederatzira arte elkar agurtzeko. Hala eta guztiz, gogoratu Natura eta Kirola egiteko hurrengoa 24an izango dela, Itxinara joateko eta zeharkaldi ederraz gozatu bitartean lagunekin praktikatzeko. Azken finean agendan ikusten duzuena zuek #praktikatuetabizi ahal izateko da.
 

2018/02/26

Mairuelegorretako kobazulorako irteera: kronika


https://drive.google.com/file/d/1v1944BJlpteUa3CXayfFdruJDoLqpDEr/view?usp=sharing
 Larunbatean izan zen Natura eta Kirola praktikatzeko lehenengo irteera eta Bermeoko gurasolagunen bat ere animatu zen familiarekin joaten, primeran pasatu zutela esan digu, seguru errepikatuko dutela.
Hurrengo irteera martxoaren 24an izango da, Itxinara (Orozko). Oraingo honetan egin dugun moduan, kartela eta izena emateko formularioa helaraziko dizkizuegu, izena eman dezazuen zuek zuzenean.

2018/02/13

Kirola eta natura: praktikatu eta bizi!


Badakizue etengabe ari garela proposamen berriak lantzen zuek praktikatu eta euskaraz bizi ahal izateko. Honako hau da 2018rako proposamena: naturaz gozatu eta kirola apur bat egin bide batez, hilero. Lehenengoa abiatu dugu dagoeneko, hilaren 24an:



Ibilaldiaren ostean bertan Igor Arzuagaren kontzertu akustikoa entzuteko aukera izango da. Ondoren etorriko dira Itxinako zeharkaldia bertsolariekin, martxoaren 24an; orientazio ikastaroa Zugaztietan eta bisitaldia PeƱas Negras interpretazio zentrora, apirilaren 21ean; arroila jaitsiera Aguake ur jauzian, maiatzaren 19an; orientazio ikastaroa Pagoetan eta bisitaldia Agorregi burdinolara, ekainaren 2an; eta Urdaibaiko kayak zeharkaldia eta Bird Center-era bisitaldia, ekainaren 16an, azken hau etxean bertan, ez dago aitzaiarik!

http://kirolaetanatura.blogspot.com.es/Irteera guztiak doan izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari, txangoa abiatzean, motxila txiki bat eta eguneko mokadutxoa. Halaber, aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.

Informazioa eta izen ematea: www.praktikatu.eus


  • Izen ematea, aldez aurretik egin beharko da, baimenak eta aseguruak ondo lotzeko.
  • Bi egun lehenago amaituko da izena emateko epea.
  • Txango bakoitzak bere izan-emate fitxa izango du.
 Eman izena eta asteburu berezia bizi hilero, etorri, parte hartu, #praktikatuetabizi!

2018/02/12

Everest: kronika

Pasa den ostegun arratsaldean elkartu ginen kulturetxeko hitzaldi aretoan eta jarraitu genuen Kafe Antzokian Manexekin berbetan Everestera egindako bidaiari buruz, bere azalpen bikaina entzun eta gero guztioi geratu zitzaigun sentsazio bera: inbidia eta miresmena, munduko lekurik garaiena hobeto ezagutu eta gero.
Mila esker Manex, aurreko guztietan bezala, plazera izan da zurekin bidaiatzea!!

2018/02/06

Neguko lehiaketa hilaren 28ra arte



Hilaren amaiera arte har dezakezue parte neguko lehiaketan beheko galdetegi erraza betez edo ohiko lekuetan aurkituko dituzuen orritxoen atzeko aldean erantzunez. Laugarren galdera irekia da, martxoaren hasieran argitaratuko ditugu erantzun zuzenak eta gehien gustatzen zaizkizuen Bermeoko tokiak. Gogoratu aurreko aldean duzuen agenda eta etorri, parte hartu, hitz egin, #praktikatuetabizi.


2018/02/01

Otsaileko agenda

Otsaileko agendan azpimarratu ditugu intereseko hitzorduak, aprobetxatu, parte hartu eta euskeraz bizi, #praktikatuetabizi