2019/05/22

Larunbatean Bakiora Gernika-Lumoko berbalagunekin

Larunbat honetan, maiatzaren 25ean, aukera izango dugu Gernika-Lumoko berbalagunekin batera Bakiora joateko oinez. Eguerdirako bueltatuko dira autobusez, beraz, aurreko guztietan bezala, izena ematea ezinbestekoa da.

Informazio gehiago: +

Animatu, parte hartu, praktikatu eta bizi!

2019/05/15

Urduñako topaketa, merkaturako bisita eta dastaketa

Ekainaren 1ean, Urduñako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, Urduñako udaletxearen laguntzarekin.

Aurten Urduñako sukalde proiektua ezagutuko dugu, hilero antolatzen den merkatu agroekologikoa bisitatuko dugu eta tokiko elikagaiak dastatuko ditugu. Ordutegia: 10:00etatik 16:00etara.


Familian bazatozte izen-emate kolektiboa egin > https://bit.ly/2Hj93sO Bestela banakoa bete > https://bit.ly/2Q6h8Uu

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 26a.

Bestelako informaziorik nahi izanez gero, idatzi mesedez proiektuak@justiciaalimentaria.org helbidera edo deitu 94 496 11 75 / 640 651 468 zenbakira.

Animatu, etorri, parte hartu, praktikatu eta bizi!

2019/05/13

Udaberriko lehiaketa, datozenak, taldeak eta egindakoak

Urtero moduan, argitaratu dugu udaberriko informazioa eta lehiaketa, hile honetako 31 baino lehen erantzuteko eta Errigorako produktuen lote osoa irabazteko aukera izateko. Ekainaren hasieran jakinaraziko dizuegu nor den irabazlea eta zeintzuk izan diren erantzun zuzenak, animatu, elkarbanatu (KLika), zabaldu, praktikatu eta bizi!

2019/05/08

Opor aurreko topaketa

Maiatzaren 31n opor aurreko topaketa izango dugu, talde guztietako partaideak elkartzeko udako etenaldia egin aurretik. Eguerdiko ordu bat eta erdietan geratuko gara lameran, Izaro aurrean, eta bazkaltzera joango gara. Animatu eta etorri, ezin bazarete etorri bazkaltzera, bazkalondoko tertuliara, elkar agurtzeko. Ekainean talde batzuk mantenduko dira, beste batzuk ez, talde bakoitzak erabakitakoaren arabera.

2019/05/07

Eman izena udako berbalagun taldean

Ez duzuela lortu astean zehar ordubete ateratzea berbalagun taldera etortzeko? 
Udan lasaiago ibiliko zarete eta iluntzean elkartuko gara astero berba egiteko, baina izena ematea beharrezkoa da, taldeak aurreikusteko. Izan daitezke orain arteko taldeetako egun eta ordutegiak, edo beste hitzorduren batean adostuko dugu geratzea.
Beraz, parte hartu nahi duzuela adierazi zuen bidelagunei, dinamizatzaileari, irakasleei.. edota Euskera Sailean (Kulturetxeko bigarren solairuan). Informazioa, zalantzak argitzeko, proposamenak egiteko, deitu edo mezua bidali 607 609 580 telefonora eta deituko dizuegu.
Udan parte hartzeko ez da zertan arinago berbalagun talderen batean egon, izan daiteke lehenengo aldiz zatoztela, ez dago arazorik. Hori bai, izena eman behar da ekainaren 14a baino lehen. Data horretatik aurrera ez da sortuko talderik eta aukera bakarra daudenetan parte hartzea izango da, udako taldean bertan bidelagunari adierazita. Dohainik da baina inskripzioa bete behar da:  https://bit.ly/2JqaiYN
Udan ere praktikatu eta bizi!

2019/05/06

Eskerrik asko!

Eskerrik asko egindako balorazioengatik, ezinbestekoak dira gure lana hobetzeko eta zuen beharrizanetara egokitzeko. Gero eta gehiagotan jasotzen ditugu zuen balorazioak formularioaren bitartez eta honek errazten du prozesua, mila esker!
Badakizue urtero eskatzen dizuegula zuen iritzia sasoi honetan baina eskertzen dizuegu edozein momentutan zuen iritzia ematea. Momentuz oso balorazio ona egin duzue, pozten gara!

2019/05/03

Amaierako bazkaria 2019

 


Ikasturte honetako azken asteak helduko dira berez eta amaierako bazkaria antolatzen hasi gara. Gero eta berbalagun gehiago garenez, galdetu nahi dizuegu noiz eta non egin nahi duzuen, guztion artean erabakitzeko. Erantzunen artean ez badago zuen gustukorik, gehitu beste bat eta komentatuko dugu. Bestela, emandako erantzunen artean aukeratuena hartuko dugu kontuan. 
Bazkarira etorriko bazarete edozein egun eta lekutan, zuen izena eman eta apuntatuta egongo zarete, nahiz eta aukerarik ez markatu. Gonbidatu zuen lagunak, ezagunak, bikotekideak... euskaraz gurekin bazkaltzeko eta mesedez abisatu menu berezirik behar duzuen.

 Eta ekainetik aurrera, zer?
Urtero mantentzen da talde bat udan, orain arte iluntzean. Nahi baduzue, oharretan aipatu udan elkartuko zareten edo ez eta zein den zuen egunik edo ordutegirik gogokoena. Blog honetan bertan emango dugu zuen erantzun guztien berri, mila esker!