Pages

2016/06/21

Urduñako topaketa: kronika

Pasa den igandean Urduñako topaketara joan ginen, batzuk trenez, beste batzuk kotxez, han elkartu ginen goizeko 11etan.


Lehenengo eta behin turismo bulegoan ezagutu genuen bertoko ekoizpena eta bertoko produktuen salmenta indartzeko egiten ari diren esfortzuak, baita dastaketa ere: marmeladak, gazta, txakolina, zukuak, jogurta...kalitatezko produktu asko eta ingurukoak.

 Honen ondoren, San Joan azokatik ibili ginen talde txikiagotan. Deigarri egin zitzaigun abereen salmenta baina denetariko ezagutzeko aukera izan genuen, baita dastatutako produktuak erosteko ere. Bazkaltzeko berriro elkartu ginen guztiak, plazan egin genuen familiako argazkia eta eguraldi ederra aprobetxatu genuen eguzkitan paseatzeko bazkalondoan. Arratsaldeko kafetxoa hartu eta berriro buelta, iluntzean herrira ailegatzeko egun polit eta desberdina pasatu eta gero. Hurrengoan berriro #lotsarikgabe.

2016/06/16

Urduñarako irteera: taldeen topaketa

Heldu da asteburua eta iganderako plana zehaztu dugu: Urduñara joateko geratu gara lameran goizeko zortzietan eta bueltatuko gara iluntzeko bederatzietako bueltan. Beraz, igande osoa berbalagunokin pasatzeko aukera, goizetik gauera.
Topaketa 10etan hasiko da baina egin beharreko bidaia kontutan hartuz pentsatu dugu 10etako trena hartuko dugula hobeto, Abandon, 11etan beste herrietako berbalagunekin elkartzeko, azoka bisitatzeko, bazkaltzeko eta egunaz disfrutatzeko.
Bueltarako trena hartzeko geratu gara Urduñako tren geltokian 18:20an eta Abandon berriro hartuko dugu autobusa 19:30ean Bermeon bertan azkena hartzeko #lotsarikgabe.

Geuk eus: berbalagunon testigantzak

Arrain azokan hasi zen udal Euskera Saila grabatzen herritarren testigantzak galdera konkretu bati erantzunez: Mila arrazoi daude euskaraz bizitzeko, zein da zurea?

Pasa den abenduaren hiruan lehenengo testigantzak ezagutu genituen eta ildo bereari jarraituz ehundik gora jaso dira dagoeneko.


Blog honetan eman genizuen berbalagunon grabaketen berri eta ikasturte amaiera honetan haietako batzuk ikusteko gonbitea luzatzen dizuegu: bidelagun, bidelari, bidelagun eta bidelari elkarrekin, arrazoi anitzak baina funtsean motibazio bakarra, euskaraz bizi gara eta horretan ahalegintzen gara egunero, baita ahalegin horretan diharduten lagunei esku bat botatzen.

 
Oraindik ez baduzue grabaketa egin, baina zuen ekarpena egin nahi baduzue, egun eta toki esanguratsuenetan aurkituko duzue karpa, sartu #lotsarikgabe eta eman zuen arrazoia, mila daude eta.





Eskerrik asko animatu zareten berbalagun guztiei!

2016/06/07

Berbalaguneko dantza taldearen amaiera


Apirilean hasi ziren berbalagunak astelehenetan dantzatzen erromeridxerako, zerotik hasi eta astelehenero praktikatzen euskal dantza errezak.


Atzo azken eguna izan zen eta amaieran Talara joan ziren elkarrekin zeozer hartzera eta bide batez Silviari oparitxu bat ematera (Mari Jose Dapousaren Taraska), monitore lanetan hain ondo ibiltzearren eta itsosopeteko patzientzia erakustearren entsegu guztietan, falta barik bera, eskerrik asko Silvia!

Bigarrena Urduñan ekainaren 19an

Ekainaren 19an, Urduñako merkatuan, Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin.
Urduñara hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.


Izena emateko dinamizatzailearekin hitz egin (Marimar, 607 609 580), bidali mezua praktikatu@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 618 574 466. Ekainaren 10a azken eguna izena emateko.
Aurreko topaketan egon ginen, klikatu gogoratzeko...+

Madariaga dorrean Aiko taldearekin dantzan

Pasa den igandean dantza taldekoak Busturiko Madariaga dorretxera joan ziren Aiko taldearekin dantzatzera, arratsalde ederra elkarrekin pasatzera erromerian.

Amaitu eta gero, San Antoniora joan ziren oinez, hondartzan pote bat hartu eta oinez Sukarrietara. Baten bat bueltatu zen oinez Bermeora, besteak trenez, dantzatzeko asteburu aproposa eta betiko moduan ondo pasatzeko euskaraz #lotsarikgabe.



Argazkiak: Aiko.
Aiko taldearen argazki eta bideo gehiago facebooken eta haien web orrian...+

Bermioko erromeridxen opor aurreko topaketa

Pasa den larunbatean, ekainaren lauan, egun osoko jaia ospatu genuen erromeridxen.

Kabidxen hasi eta goiko plazan elkartu ginen goizeko 12etan, goiko kaleetatik erromeridxen ibiltzeko berriro elkartu arte goiko plazan, dantzan eta kantatzen.

Lameratik luzatu zen erromeridxe frontoira joateko bazkaltzera eta bazkalondoan berriro dantzan, ederto pasatu genuen azken opor aurreko topaketan.


Zortzi eta erdietan lameran luzatu zen erromeridxe eta portuan hartu genuen azkena, goizetik gauera #lotsarikgabe!

Oizmendin ikusi...+
Busturialdeko Hitzan irakurri...+
Argazki gehiago..+

Udaberriko lehiaketa: erantzunak eta sariduna

Eskerrik asko udaberriko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, jaso ditugu 44 erantzun eta Mirenlur Batis izan da zozketan sariduna. Errigorako produktu sorta irabazi du eta ekainaren 4an, erromeridxe hasi baino lehen, Kabidxen jaso zuen. Aurtengo erromeridxe seigarrena izan arren, laugarrena dela onartzen dugu, bazkari herrikoi eta talde askotako parte hartzearekin bultzatuta. Beraz, erantzun biak zuzen.


Balio gutxiko zerbait popertzakoa dela esaten dugu, bateletan poparen ertzean zegoena, Ipuin Lapikoko lagunek azaldu ziguten moduan elkarlanean antolatutako tertulian, bizipenak argazkietan. Eta talde honetako leloa da Dakizuna esan, daukazuna eman, hirugarren galderaren erantzuna.

Laugarrena errezagoa zen, gaur astelehena bada etzidamu da osteguna, eta azkenez dantza asko dituzue gustukoen: Sanjuan-dantza, fandangoa, sorgin-dantza, zinta-dantza, zabaletakoa, larrain-dantza, arin-arin, sagar-dantza, martxak, zazpi jauzi, kaxarranka, zapatari-dantza, baina gehienek erantzun duzue ezpatadantza edota aurresku.

Zuetariko askok esan diguzue inoiz ez zaretela Kabidxen egon eta urrirako bisita gidatua programatuko dugu, hobeto ezagutzeko gune soziala.

Bestaldetik, gogoratu Errigorako produktuak helduko direla Bermeora bihar, euskal gunean batzeko iluntzeko 8etatik aurrera. Eskerrik asko Errigora produktu guzti hauengatik!

Gernikako berbalagunen erromeridxera

Aurten dantzan agurtu dugu ikasturtea. Lehenengo aukera izan da maiatzaren 31n:


Gaur zortzi geratu ginen Gernika-Lumoko berbalagunek antolatutako erromeridxera joateko eta praktikatzen hasteko lagunartean, ederto baten, eskerrik asko Pili!

Oizmendin ikusi...+

2016/06/02

Erromeidxerako listo

Herenegun aurkeztu genuen erromeridxerako egitaraua eta azpimarratu genuen denontzako lekurik dagoela, goizeko kalejiretan, eguerdiko bazkarian eta iluntzera arteko dantzaldian, 22:30era arte jai giroan ospatuko dugu gure opor aurreko topaketa aurten, lagunartean.
Argazkiak: Olaia Zabalondo.
Busturialdeko Hitzan irakurri...+
Euskal dantza taldekoak igandean geratu dira arratsaldeko lauretan Madariaga Dorretxean egongo den erromeriara joateko, autobusez joango direnak lameran, autobus geltokian, eta oinez joango direnak Kurtzioko bidegurutzean. Astelehenean, ekainaren seian, azken saioa izango dute, arratsaldeko 17:30ean 1.1. gelan.
Larunbateko erromeridxerako dena prestatzeko geratu gara gaueko bederatzietan bihar frontoian, esku bat botatzen animatzen bazarete etorri, parte hartu eta hitz egin #lotsarikgabe.