Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n, mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.
Hasieratik, konfinamenduan euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko tresnak sortu genituen: aholku- eta baliabide-sortak, euskarri berriak, bideo tutorialak... Horrekin batera, PRAKTIKATUren online eskaintza garatu dugu: itxialdian, mintzataldeak modu telematikoan aritu dira; topaketa birtualak bideratu ditugu; lehiaketak, tailerrak edota erronkak antolatu ditugu; Autu-Mautuak eskaini ditugu, gai zehatzei buruzko online solasaldiak. Arazoa aukera bilakatu dugula esan daiteke, eta, jasotako balorazioak ikusita, datorren ikasturtean horiek guztiak gure eskaintzaren barruan egongo dira.
Hiru hilabete bete dira kanpaina abiatu genuenetik eta gure helburua bete dugula harro esan dezakegu: BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU!
https://youtu.be/OV8HLf7n6Wk
Pages
2020/06/23
Kirola eta Natura: irailean eman izena
🌳⛰️ Koronabirusa dela eta, programatuta genituen azken lau txangoak udako oporren ostean 😎 egingo ditugu. Izen-ematea irailaren lehen astean zabalduko dugu eta kopuru mugatua egongo da. Zalantzarik izanez gero, deitu: 607 609 580.
Udaberriko lehiaketa: erantzun zuzenak eta sariduna
Pasa den ostiralean entregatu genituen sari biak, Errigorako lote osoa, neguko eta udaberriko irabazleei batera, zorionak Oscar Lopez eta Karmele Allikari! 62 erantzun jaso ditugu guztira, online, eta hurrengoak izan ziren zuzenak:
- Zer ikusi, hura ikasi
- Leku guztietan txakurrak lau hanka
- Txapela buruan, ibili munduan
- Osasuna, munduko ondasuna
- Hitza, bihotzaren giltza
- Jabe askoren txakurra goseak hil
- Egarri dagoenari ur lohirik ez
- Zenbat eskultura daude lamerako Euskal Kosmogonian? 18
- Nondik irtengo da eguzkia, Bermeoko portuan bagaude? Ogoñotik
Subscribe to:
Posts (Atom)