Pages

2010/03/24

Bigarren txapelketaren sariduna Ainhoa!

Bigarren txapelketaren sariduna, Ainhoa Orue duzu hemen bere taldearekin. Omago Txiki Kafetegiak eman zien hamaiketako saria martitzen eguerdian elkartzen den taldeari.

2010/03/21

Mendian busti, mela, blai!



Joan den zapatuan, hilaren 13an, Artzan ipini genuen mendira irteteko abiapuntua eta euripean egin genuen San Andresera, Urkemendira eta Almikara gero. Ibilbide osoa atertu barik. Hala ere itzel pasatu genuen!
Gidari eta antolatzaile aparta eduki genuelako agian...
Jo ta ke David, euskara ikasi arte!

2010/03/01

Zuk zergatik ez?

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eta Bermeoko Udaleko Euskera Sailak kanpaina abiatu dute, herri euskaldunetako bizilagunek euren abizenen grafia euskeraz ipintzeko. Kanpainaren leloa Guk abizena, zuk? da, eta UEMA osatzen duten herri guztietan egingo da.
Kanpaina honen bitartez, herritarrak kontzientziatu gura dira abizenak euskaraz jar ditzaten: Echevarría Etxebarria bihurtuz, esate baterako.
Gaur egun tramite erreza da abizena euskeraz jartzea eta Bermeoko Bake Epaitegian bertan egin ahal da, beste inora joan barik.