Non dago Mikel? dokumentala ikusteko sei sarrera zozketatuko ditugu interesdun guztien artean; horretarako, zuen izen abizenak bidali behar dituzue whatsappez zenbaki honetara: 607 609 580, ostirala baino lehen. Apirilaren 10, 11 edo 12an, Nestor Basterretxean ikusteko aukera izango duzue, guk euskaraz seguru!
Pages
2021/03/24
2021/03/17
Argazkiak eta tertulia: astelehenean azken saioa
Pasa den ostiralean sei lagun elkartu ginen Euskal Gunean oso giro onean Bermeoko argazkiak ikusteko eta tertulian komentatzeko zelan aldatu den herria, bizimodua, ohiturak... Aste honetan Demiku elkarteko lokalean beste bost lagun elkartu ginen tertulia berean aritzeko, baina gehiagorako gogoz geratu ginen eta hurrengo astelehenean jarraituko dugu hirugarren eta azken saioan, leku berean, Demiku elkarteko lokalean, arratsaldeko sei eta erdietatik zazpi eta erdietara.
Interesa izanez gero, izena eman behar da 607 609 580 zenbakian, sei laguneko aforoa baitago. Izena emateko azken eguna: bihar, martxoaren 18an, arratsaldeko zortzietan. Guk euskaraz seguru!
2021/03/15
Neguko lehiaketa: erantzunak eta sariduna
Pasa den astean entregatu genizkion Errigorako otzara, Korrikako katilua eta Praktikatu oparitxoak neguko lehiaketaren saridunari, Irune Perezi, zorionak!!
Jaso ditugu 121 erantzun, mila esker parte hartu duzuen guztiei! Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:
1. Lotu hasiera amaierarekin, bere zenbakia idatziz:
1.-Esana da erraz, eta egina garratz
2.- Esanetik eginera, handia beti galera
3.- Hil eta gero, salda bero
4.- Berba handiak, ezkurrak txikiak
5.- Zuri guztiak, ez dira irinak
6.- Egarri dagoenari, ur lohirik ez
7.- Dagoenean bonbon, ez dagoenean hor konpon
2. Kantaren arabera, zer saltzen zen txakur txiki baten?
Saltzen, saltzen, txakur txiki baten...karamelua
3. Noiz izango da 22. Korrika? 2022an
4. Zein
nahiago duzu, aiezko edo ogizko tostada? Gehienek ogizko tostada aukeratu duzue, baina ez zarete gutxi izan biak aukeratuko zenituzketenak.
Gogoratu udaberriko lehiaketa maiatzaren 10etik 21era izango dugula, emango dizuegu horren berri, guk euskaraz seguru!
2021/03/10
Argazkiak eta tertulia etzi 17:00etan
Pasa den urtarrilaren 29rako aurreikusi genuen tertulia atzeratu genuen osasun egoera zela-eta. Zorionez, aste honetan egiteko aukera dago osasun neurri guztiak errespetatuz, beraz, etzi elkartuko gara Euskal Gunean arratsaldeko bostetan, 10 laguneko aforoa kontuan hartuz.
2021/03/08
"Dardara" dokumentala: sarreren zozketa
Martxoaren 20,21 eta 22an, "Dardara" Berri Txarrak taldearen dokumentala (12 urtetik gorakoentzako filma) estreinatuko da Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan eta 6 sarrera zozketatuko ditugu berbalagunen artean.
Zozketan parte hartzeko, bidali mezu bat 607 609 580 zenbakira edo bermeoberba@gmail.com helbidera. Guk euskaraz seguru!
OHARRA:
Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan,
segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako
protokoloa aplikatzen dugu.
2021/03/04
Plateretik baratzera: Errigora
https://youtu.be/k0_E-NTNEf0
Martxoaren 24ra arte Nafarroa hegoaldeko:
🥫kontserbak,
🍚arroza edo
🍝pasta
eskatzeko aukera dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Elikadura-burujabetzara bidea gure plateretik has daiteke; bestela kontsumitu, bestela ekoizteko. Guk euskaraz seguru!
ℹ️ Informazioa eta eskaerak:
https://labur.eus/errigora-ep21