Pages

2015/11/30

Aste honetan euskararen eguna

Euskararen nazioarteko eguna ospatzeko larunbatean elkartu ginen Kafe Antzokian, goizeko 11etatik aurrera, tertulian goiza pasatzeko, baita bermeotar gazteen musika entzuteko ere. Hausnartzeko tarteak egon ziren, bideo labur batzuk ikusiz eta bizipenak elkarbanatuz. Amaieran euskara teknikariak aurkeztu zigun proiektu berri bat, grabaketa laburrak egiteko "1000 arrazoi bizitzeko" lelopean. Prest egongo gara datorren urtean zehar proiektuan parte hartzeko eta gure ekarpenak zabaltzeko.

Aste honetan ospakizunekin jarraituko dugu, ostegunean Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 7etatik aurrera mahai-inguruan euskara, berdintasuna eta kirolari buruz berba egiten eta larunbatean Euskaraz bizi nahi dut egunean mendi martxan parte hartzen, goizeko 9etatik aurrera Taraska plazatik abiatuta. Eguerdian batuko gara guztiok amaiera ekitaldian, zalantzarik baduzue deitu 607 609 580 zenbakira #lotsarikgabe.

2015/11/29

Abenduko agenda


Abenduan ere ekintza asko aukeran, azpimarratzeko geuk antolatutako gozogintza tailerra abenduaren 17an eta ondorengo opor aurreko topaketa, 18tik aurrera Gabonetako oporretan egongo garelako urtarrilaren 11 arte.

Abenduaren hasieran, urtero moduan, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko mahai-ingurua eta asteburuan Euskaraz bizi nahi dut ekimena. Gogoratu eguerdi aldera udazkeneko lehiaketaren saria emango dugula eta sariduna izateko hurrengo aukera laster izango dugula, neguko lehiaketan.

2015/11/27

Udazkeneko lehiaketaren erantzunak

 

Udazkeneko lehiaketa honetan 86 lagunek hartu duzue parte eta honako hauek izan dira erantzun zuzenak:

1 - Errigorako leloa izan da Hartu eta Eman. Aurten ere kanpaina arrakastatsua egin du Errigorak: 12.000 etxe baino gehiagotan hartu dugu saskia eta Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari 157.000 euro eman dizkiogu. Ekintza txikiekin, helburu handiak! 

 

2 - Argazkiko hilerria izan da Mañukoa.
3 - Argazki bakoitzaren zenbakia eta izena:


Eta laugarren galderan denetariko erantzun duzue, orokorrean zail egiten zaizuela izen propio eta abizen batzuk ahoskatzea, eta beste hitz batzuk ere:

Dakizuenez, zozketan irabazlea izan da Amaia Lejarcegui, abenduaren bostean jasoko du saria, hurbildu lamerara (euria izatekotan frontoira) eguerdian #lotsarikgabe!

2015/11/26

Daviden bidaia Mediterraneotik Kantaurira: kronika

Atzo elkartu ginen Daviden bidaia ezagutzeko Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan, bero eta gozotan. Seiak baino lehen bazegoen dena prest eta heltzen hasi ziren lagunekin prestatu genuen udazkeneko lehiaketaren zozketa irabazlea nor den jakiteko: Amaia Lejarcegui izan da Errigora irabazi duena, zorionak!

Saria emango zaio abenduaren 5ean, Euskaraz bizi nahi dut ospakizunean. Eskerrik asko Emili, Marimar eta Pili, laguntzearren. Bitartean lagun gehiago etorri ziren eta David hasi zen zabaltzen mahai gainean bere bidaian erabilitako arropa, jateko eta edateko eramandakoa... eta hasi ginen bidaia kontatzen. 


https://drive.google.com/file/d/0B9aKaiVnQrDpOGRaVHJWTDJUZTA/view?usp=sharingEtapaz etapa joan ginen pasadizoak gogoratzen eta argazkian klikatzen baduzue aurkezpen osoa ikusiko duzue. Davidek bere bidaia zehazten du ondorengo webgunean eta aprobetxatu dugu berak han dokumentatu zuena.

Nahiko zaila izan da argazkiak aukeratzea, guztiak izan dira aurkezpenean sartzeko modukoak baina lortu genuen sailkatzea kontakizuna errazteko, bidaiaren irudi osatuagoa izateko. Amaieran galderak erantzun eta gero tertulia luzatu genuen kalean eta oso ondo baloratu duzue hitzaldia, guztiek adierazi duzue errepikatzeko modukoa izan dela. Atzo ez bazenuten baloratu klikatu hemen eta baloratzeko aukera izango duzue. 

Eskerrik asko David!!


2015/11/19

Euskaraz bizi nahi dut abenduaren 5ean

EBND ospatuko da aurten abenduaren 5ean eta udazkeneko lehiaketaren saria amaiera ekitaldian entregatuko dugu. Asteazkenean zozketatuko dugu Errigora lotea, laster jakingo dugu nor den irabazlea, bihar azken eguna lehiaketan parte hartzeko.

Goizeko 9etan mendi irteera izango dugu: abiapuntua Taraska plaza eta ibilbidea izango da Artike (errotak), Zarragoitxi eta Demiku, bide zaharretatik Bermeoko auzoak zeharkatuz zazpi kilometroko ibilbide erraza, 

etorri mendira #lotsarikgabe!

Familientzako tailerra: itsasoko animaliak

Etzi, hilaren 21ean arratsaldeko bostetan Arrantzaleen museoan familientzako tailerra doan, lau urtetik gorako umeentzat gurasoekin, eman izena familian #lotsarikgabe.

2015/11/18

Mikel Urdangarin kontzertuan

Datorren asteko ostiral gauean, hilaren 27an gaueko bederatzietan, Mikel Urdangarin kontzertuan izango dugu Nestor Basterretxea aretoan, ez galdu aukera eta herrian bertan zuzenean entzutera joan #lotsarikgabe.

2015/11/17

Mendi irteera domekan

Igandean, azaroaren 22an, mendi irteera izango dugu Mundakako Santa Katalina jaiak aprobetxatuz. Hitzordua izango da Mundakako Isla Kale kiroldegian goizeko zortzietan eta bi ibilaldi egiteko aukera dago:

  • Ibilaldi luzea (25 Km): Mundaka-Katillotxu-San Bartolome-Altamira-Forua-Murueta-San Kristobal-Axpe-Sukarrieta-Mundaka
  • Ibilaldia laburra (10 Km): Mundaka-Katillotxu-San Bartolome-Axpe-Sukarrieta-Mundaka
 Informazio gehiago...+(klikatu)

Etorri, parte hartu eta hitz egin mendian ere #lotsarikgabe.

2015/11/16

Miñe lamiñe

Berba eta kafea Miñe lamiñe da orain!!

Azaroak 28, 11:00-14:00 bitartean Kafe Antzokian elkartuko gara. Zeu ere etorriko zara, ezta?

Izena emateko: 94 617 91 22 - Bermeoko euskera sailan, edo dinamizatzaileari esan: 607 609 580 (Marimar).


Informazio gehiago....+ (klikatu)

Bertso-afaria larunbatean



Busturian azaroaren 21ean, Busturiko Gazte Asanbladak antolatuta, bertso-afaria iluntzeko bederatzietan.

Tiketak salgai Gernikako Lagun-Etxea tabernan eta Altamirako Taberna Barrin, edo 661132142 telefonoan.

Bertsolariak Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Fredi Paia izango dira. Animatu eta parte hartu #lotsarikgabe.

Gaur gitarra ikastarora


Gaurtik aurrera astelehenero Kabidxen gitarra ikastaroa iluntzeko zortzietan, doan, Bermeoko Gazte Asanbladak antolatuta.

Han egongo gara #lotsarikgabe.

Ez da behar aurretiz ezer, Unai Arostegik emango du

eskerrik asko Unai!

2015/11/12

Badakigu antzerkira nor joango den

Berbalaguneko gonbidapen bikoitza zozketatu dugu gaur arratsaldean eta irabazlea da Itziar Goienetxea, badakigu nor joango den Kreditua antzezlana ikustera #lotsarikgabe. Bere taldea asteazken goizekoa da, kontatuko digu orduan asteburukoa...

2015/11/11

Gaur irakurle txokora

Gaur arratsaldeko 6:30etik aurrera irakurle txokoko bigarren saioa izango da liburutegian, Danele Sarriugarteren "Erraiak" komentatzeko. Lehenengo saioa pasa den hilabetean izan zen Mary Shelley- Iñigo Errastiren "Frankenstein" liburuari buruz berba egiteko.

Gaurko irakurle txokoan, irakurritakoaz gain hurrengo liburuari buruz arituko gara: Garbiñe Ubedaren "Hobe isilik", testuingurua ezagutzeko. Liburua gaur hartuko dugu norberak bere kabuz etxean irakurtzeko hilabete batez eta abenduaren 16an elkartuko gara berriro. Hau da, irakurle txokoko saioan bertan ez dugu irakurtzen, irakurritakoari buruz aritzen gara, berba egiteko elkartzen gara irakurri eta gero. Parte hartzeko liburutegian bertan eman behar duzue izena, han hartuko duzue liburua eta hurrengo saioan, abenduan, liburua ekarri eta hurrengoa hartu.

Honako hauek izango dira 2016an programatuta dauden saioak: urtarrilaren 20an, otsailaren 17an, martxoaren 9an, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n azkena. Zer irakurri guztion artean adostuko dugu, etorri eta irakurri euskaraz #lotsarikgabe, gero irakurle txokoan komentatzeko. Gure kasuan, hobe berbetan...

2015/11/05

Bazatoz antzerkira?

Azaroaren 14ko antzerki saiora joateko gonbidapen bikoitza zozketatuko dugu datorren asteko osteguneko taldean. Antzerkia Bermeoko Kafe Antzokian izango da, gaueko 9etan.

Zer egin behar duzue?  Adierazi antzerkira joateko gonbidapenaren zozketan parte hartu nahi duzuela. Antzerkira joango den lagunaren izena ostegunean bertan jakinaraziko dugu, antzerkira ere #lotsarikgabe!

(607 609 580, bermeoberba@gmail.com)

 “KREDITUA” TANTTAKA TEATROA

Zuzendaria: Fernando Bernués

Aktoreak: Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga

Sinopsia: Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuen bankaria.
Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu neurriak hartuko dituela, eta ez edozelakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman.
Bermeoko Kafe Antzokian / gaueko 9:00etan, azaroaren 14an.
Sarrera: 8 €. Antolatzailea: Bermeoko Udala. Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza.

2015/11/02

Asteleheneko talde berria

Datorren astetik aurrera, hilaren bederatzian hasita, talde berri bat elkartuko da lameran astelehen arratsaldeetan, 5:30etik 6:30era arte. Eman izena #lotsarikgabe eta etorri, parte hartu, hitz egin!

Udazkeneko lehiaketa

Udazkeneko lehiaketan parte har dezakezue azaroaren 20ra arte, saria Errigora lotea izango da, ez galdu aukera eta bete! Erantzunaren bat falta bazaizue galdetu taldekideei, lau galdera baino ez eta sari gozo-gozoa:




Blog honetan argitaratuko ditugu erantzun zuzenak hilaren 23tik aurrera. Erantzuten duzuen guztion artean zozketatuko dugu saria 25eko tertulia eta gero, Gizarte eta Kultura Etxeko hirugarren solairuko areto nagusian arratsaldeko 8ak inguru.
 
Postontzietan utzi orriak: euskal gunean, Hizkuntza Eskolan, liburutegian, Gizarte eta Kultura Etxean, tabernetan... ez galdu aukera eta parte hartu #lotsarikgabe.

Hitzan....+