Pages

2016/03/18

Oporretan ere euskaraz bizi!

Atzo arratsaldean elkartu ginen talde ezberdinetako berbalagunak oporraldiari hasiera emateko. Pena izan da neguko lehiaketaren irabazlea, Biotza Lartitegi, topaketaren ordutegian ezin etorri izana baina arinago geratu ginen saria entregatzeko eta eskertuta jaso zuen Biotzak bost litroko Errigora oliba-olio saria.
Oporretatik bueltan izango dugu hurrengo lehiaketa, apirilaren 11tik 29ra, eta saria berriro Errigora kanpainako kontserba lote bat izango da. Eskerrik asko neguko lehiaketan eta hiruhilabete honetako gainontzeko ekintzetan parte hartu duzuen guztioi!
Gogoratu hurrengo hiruhilabeteari emango diogula amaiera ekainean, baina udan zehar udako talderen bat mantentzeko esperantza daukagula, uztailean eta abuztuan behintzat. Izena eman dezakezue edozein momentutan, dinamizatzailearekin kontaktuan egon eta berbalagun talde eta ekintzetan hartuko duzue parte urte osoan zehar.
Gaur elkartuko da arratsaldeko bostetan, lameran, asteko azken berbalagun taldea eta apirilaren 4an hasiko da opor osteko lehenengoa, bost eta erdietan leku berean. Bitartean oporretan ere euskaraz bizi #lotsarikgabe!

2016/03/14

Opor aurreko topaketa

Aste honetan aste santuko oporrak hasiko dira eta elkarri agurtzeko geratu gara ostegunean, hilaren 17an, arratsaldeko 6etan Gizarte eta Kultura Etxean.
(Busturialdeko Hitzan irakurtzeko klikatu hemen)
Aprobetxatuko dugu neguko lehiaketaren saria irabazleari emateko, gaur batuko baitugu Errigora oliba olioa euskal gunean eta Biotzari entregatuko diogu bere saria.

Gogoratu apirilaren 4tik aurrera elkartuko garela berriro, honako hitzordu hauetan, eman izena eta etorri zeu ere #lotsarikgabe.

Bitxigintza tailerrak: bigarren eta hirugarrena: eraztuna



Pasa den astean eraztun ederrak egin genituen, argazkietan ostegun eta ostiraleko tailerretakoak ikus ditzakezue. Ez zen lan erreza baina elkarri lagunduz eta pazientzia dosi handiz ederto baten geratu ziren guztiak.
Lan aproposa izan da hiztegia aberasteko eta beste talde batzuetako berbalagunekin elkartzeko, baita berbalagun taldeetan ez dauden herritarrekin ere. Azken tailerrean aurreko egunetan amaitutako eraztunak erakusteko eta bukatu berriak ikusteko azken tailerretako hiru orduak joan zitzaizkigun konturatu barik.

Partaide guztiek baloratu dute oso ondo tailerra, batez ere Montseren lana eta azaltzeko trebezia, eta proposatu dute etxeko apaingarrien tailerra udazkenerako. Arrakasta kontuan hartuta berriro antolatu beharko dugu hiru edo lau egunetan, gutxienez, gero eta lagun gehiago batzen gara honelakoetarako! Eskerrik asko guztiei, badakizue argazki-galerian (klikatu hemen +) daudela ateratako argazki guztiak ikusgai.

2016/03/10

Familian euskaraz jolasteko tailerra

Gurasolagunentzat antolatu dugu familian jolasteko tailerra gaztelekuan, apirilaren 20an, asteazkenean, bost eta erdietatik aurrera, Urtxintxako hezitzaile batek dinamizatuta.

Doan izango da baina gehienez hogei lagun aurreikusten dira, komeni da apirilaren 13a baino lehen izena ematea 
607 609 580 telefonoan edota bermeoberba@gmail.com helbidean.

Adierazi behar duzue zenbat heldu eta zenbat ume etorriko diren, hiru urtetik gorakoak, elkarrekin jolastera #lotsarikgabe.

Lehenengo tailerra eraztunak egiteko

Atzo goizean bete zen gaztelekuan antolatutako lehenengo tailerra eraztunak egiten ikasteko, Montseren azalpenak jarraituz. Etxean nahi baduzue berriro egin, tailerrean landu zena estekatu dugu (klikatu +) baina gogoratu gaur arratsaldean, seietatik aurrera leku berean, aukera izango duzuela praktikatzen jarraitzeko bigarren tailerrean. Argazki galeria ikusteko klikatu hemen +.
https://drive.google.com/file/d/0B9aKaiVnQrDpRTlaTkw1a0lzWlU/view?usp=sharing