Pages

2017/09/28

Urriko agenda eta taldeak

Agendan apuntatzen ditugu proposamen interesgarrienak euskaraz bizitzeko, deskargatu irudia eta kontuan hartu. Hilabetero argitaratzen dugunez, bide batez asteroko taldeen taulatxoa erantsiko dugu, hilabete bakoitzean non eta zer ordutan elkartzen diren gogoratzeko.
Urriaren 19an abiatuko da berriro irakurleen txokoa, udal liburutegian, hara joan behar duzue izena emateko (doan). Hilabetero irakurriko dugu euskaraz eta txokoan elkartuko gara irakurritakoa komentatzeko, idazlea eta bere obra hobeto ezagutzeko. 19rako irakurriko dugu online eskuragarri dagoen narrazio laburra (Igerilaria, klikatu +) eta gainontzeko zerrenda adostuko dugu. Irakurleen txokoa ostegun arratsaldeetan izango da, hilabeteroko hirugarren astean, 18:30etik aurrera.
Zuek ere proposatu agendan aurreikusten duzuena azarorako eta berbalagun agendan agertuko da, #praktikatuetabizi.

Aurkezpenak

Atzo izan zen aurkezpen publikoa eta egunotan izango dira euskaltegi eta Hizkuntza Eskolako aurkezpenak, ikasturte berrian berbalagunok egiten duguna ezagutarazteko. Lagundu zuek ere zabaltzen, guztion artean praktikatu eta euskaraz bizitzeko.


2017/09/19

Lehenengo taldeak

Hasi dira lehenengo taldeak elkartzen, momentuz bi goizez eta beste bat ostiral arratsaldez. Deskargatu irudia eta etorri nahi duzuenean, ahal izango duzue eman izena taldean bertan. Ez badira zuentzat aproposak, ez kezkatu, eman izena hala ere eta saiatuko gara beste talde batzuk osatzen, aurkituko dugu ordutegi edota egun aproposa talde batean egoteko. Izena ematean adierazi oharretan mesedez noiz nahiago duzuen eta listo, deituko dizuegu. Ostiraleko taldea luzeagoa izaten da, ordubete baino gehiago normalean.

2017/09/18

Eman izena gaur bertan 607 609 580

Gaur bai amaitu direla jaiak, oporrak eta ospakizun bereziak baina ez kezkatu, eman izena gaur bertan eta jarraituko dugu berbalagun taldeetan, egiten duguna da #praktikatuetabizi.
Deitu edo bidali mezu bat edozein modutan:  
607 609 580 telefonora,
 bermeoberba@gmail.com helbidera, facebookera, klikatu irudia eta eman izena, galdetu irakasleari, lagun eta ezagunei... hurbildu eta euskaraz bizi, hasteko eta gutxienez astero ordubetez, gero gerokoak.