Pages

2012/05/16

sendabelarrak ezagutzera



Sendabelarrak hobeto ezagutzeko ekintza osagarria antolatu dugu ekainaren 2an:





Tren geltokian geratu gara goizeko 9:30ean Kurtziotik ibilbidea osatzeko 11:30era arte, berriro tren geltokian bukatu dugu.



Garbiñek erakutsi dizkigu sendabelarrak bidean zehar eta gero Kultura Etxeko 2.4 gelara joan gara sendabelar bakoitzaren ezaugarriak identifikatzeko eta erabilera zehazteko. Ordubata inguru amaitu da tailerra.

Irteerara 21 heldu eta 6 ume etorri dira. Amaitutakoan parte hartu dutenek oso ekintza polita eta interesgarria izan dela komentatu digute, oso gustura egon direla.



Oraingo honetan udaleko ingurumen sailarekin batera antolatu dugu, ingurumen astearen barruan izan baita, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

Zuotariko batzuk kontaktatu nahi izan duzue Garbiñekin, hemen aurkituko duzue:
Garbiñe Zulaika (naturopata)
Arostegi 32, Bermeo (Zubigane aurrean)
669 635 201 bere telefono zenbakia, hitzordua hartu behar da aldez aurretik.