2012/06/25

Geratuko gara

uda honetan zehar ere, ez kezkatu... hurrengo hitzordua da uztailaren 6an arratsaldeko 6 ta erdietan Taraska plazan:


Ostiralean talde desberdinetako lagunok elkartuko gara buelta bat emateko eta hurrengo egunen baten geratuko garen erabakitzeko... etorri nahi duzuenok!!

proposamenak


 Uztailaren 7an, zapatuan
San Juan garbitzera
 Lekua: Eneperi, 9:30
Antolatzailea: Bermeoko udala, ingurumen saila




**********


BERTSOLARITZA BARNETEGIA 
FORUAN
 
Aukera ezin hobea da praktikatzen jarraitzeko 
eta bertsolaritzaz gozatzen ikasteko.
Begirale irakasleen plantila, ezin hobea da
 Esti Alberdi, Xabi Paya, 
Onintza Enbeita eta Ainhoa Aranburu.
Azken hau Iruñeko Hizkuntza Eskolako irakaslea da, 
eta euskara ikasten ari direnekin jarduteko
 bertso eskola jarri du martxan bertan. 
Euskararen jabekuntza prozesuan 
ikaragarri laguntzen du bertsolaritzak 
eta frogatuta dago! 
*****************
 
 

Uztailaren 14an, zapatuan
 Urteko dantza ekitaldia
Lekua: artza frontoian
Ordua: 22:00etan
Antolatzailea: alkartasuna dantza taldea