Pages

2013/02/27

Martxoko taldeak

Ekainera arte elkartuko gara, eman izena eta praktikatu!




Talde guztien artean aukeratu zurea, taulan adierazi dugu hitzordua: non eta ze ordutan elkartzen garen, ondo etorria izango zara.

2013/02/22

Paradisua: idazlearekin solasaldia

Martxoaren 9an liburutegitik irten eta bazkalostea antolatu du Irakurle txokoak Arrate EgaƱarekin; bere liburua Paradisua izango da solasgai  eta ohiko hitzordua aldatuko dugu ostegunetik larunbat eguerdira.

Hauxe da plana: 
13:00 etan KAI-ALDEn poteoa
14:30etan KAFE-ANTZOKIAN bazkaria
16:00etan bertan ARRATE EGAƑAREKIN kafe- solasaldia PARADISUA liburua komentatzeko.
 

Interesaturik zaudetenok eman izena liburutegian bertan edo jarri gurekin kontaktuan, ez dago ez plaza mugaturik ez beste inolako mugarik...

2013/02/18

Errezeta

Bai gozoak irten ziren, etxean egiten dituzuenean gogoratu Marivik esan ziguna, hona hemen errezeta:


Mila esker Marivi!!

2013/02/08

Neguko buletina

Neguko buletina hasi gara taldeetan banatzen, badakizue berarekin batera ekintzen agenda eta lehiaketan parte hartzeko aukera ere dukazuela... martxoaren 4era arte!


Eta irabazlearentzako saria honako hau izango da:




Ezin dugu arrasto gehiagorik eman....

Bagoaz korrika...hamazortzigarrenez

Martxoaren 14an hasiko da AEK-k antolatutako 18. Korrika, Andoainetik. Hamaika egunez gelditu barik, Euskal Herria zeharkatuko du, martxoaren 24an Baionara heldu arte.
Martxoaren 22an (ostiralean) 20:46an helduko da Korrika Bermeora, klikatu irudian ikusteko ibilbide osoa:
Bakioko bidea jarraituta, Bermeon hartuko dute eskualdeko lehen lekukoa, 20:46an. Bermeotik Mundakara abiatuko da Korrika eta Earaino Busturialdeko hainbat herri zeharkatuko ditu.






Bermeon aurkezpena: otsailaren 15ean, arratsaldeko 19:30ean Gizarte eta Kultura Etxean.

Aurten ikasleak protagonistak zarete!

2013/02/05

Sukaldaritza

Ekintza osagarria antolatu dugu otsailaren 15erako: makarroiak, bai, baina ez zuek egiten dakizuen horiek...baizik eta honako hauek: