Pages

2015/02/26

Berbalagunon agenda



Non ibiliko gara berbalagunok martxoan? Hitzorduak zuen agendeetan sartzeko prestatu dugu kartela, badakizue ekintza guzti hauetan berbalagunen bat edo asko aurkituko dituzuela euskaraz bizitzeko #lotsarikgabe

2015/02/25

Origami tailerra

Martxoaren 13an origami tailerra antolatu dugu Gizarte eta Kultura Etxeko 2.1. gelan arratsaldeko 6etatik 8etara eta hiru euro ordainduko dugu materialak erosi ahal izateko. Izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da, bitartean apuntatu #lotsarikgabe.

Zer egingo dugu? Orri-markagailu bat liburuetan orria markatzeko, berezia eta deigarria, kartoia eta papera erabiliz.

Monitora da Montse Alonso eta eskertzen da puntual egotea azalpenak hasiera hasieratik entzuteko. Tailer honetan umeek ere parte har dezakete, aproposa da 10 urtetik gorako umeentzat eta gehienez 15 lagun izan gaitezke, gela txikia da eta kopuru honetatik gora itxaron-zerrenda bat irekiko dugu, beharrezkoa izanez gero bigarren tailerra antolatzeko. Horretarako gutxiengo kopurua 8 lagunekoa da.

Zalantzarik edo galderarik badaukazue deitu 607 609 580 telefono zenbakira edota bidelagunekin komentatu, eskerrik asko!

2015/02/19

Badator, badator...

Hasi gara 19. Korrika eskualdean prestatzen, gaur aurkeztuko da Gernikan eta martxoaren 6an Bermeoko Kafe Antzokian, zer egin dezakegu laguntzeko?

- Herriko batzordean parte hartu eta ekintzak antolatu (arduraduna: Otsanda).

- Aurkezpenean lagundu, adibidez arropa desfilean, animatuko zarete egun batez modeloa izaten?

- Korrika laguntzaile: 12 euroren truke txartela jasoko duzue deskontuak izateko, adibidez otsailaren 28an Lizeo Antzokian antzeztuko den Fausto ikusteko, eta saltoki askotan merkeago erosteko, ez galdu aukera eta izan korrika laguntzaile!

- Josi eta josi ibili ondoren amaitu dugu oheko tapakia eta martxoaren 14an zozketatuko dugu Gernikako Arrien aurrean eguerdiko ordu batean, parte hartzeko eskuratu boletoak, euro batetik gora nahi duzuen beste. Saltzen ere laguntzen baduzue hobe, dirua Korrikaren alde.

Oheko tapakia  ikusgai izango dugu Gernikan BIKAÑA altzari-dendan eta Bermeon BED'S koltxoi-dendan, ia zer deritzozuen.

Martxoaren 19an Urepelera joango gara Korrikari hasiera emateko, Bermeotik irtengo da autobusa eta gutxi gora behera 12 euro izango dira plazako, ia betetzen dogun.

Badakizue 24an helduko dela Bermeora goiz-goizetik, lagunduko diguzue txokolatada antolatzen? Korrika txiki 27rako aurreikusten da (zehaztuko da aurrerantzean) eta 29an bagoaz Bilbora amaiera ospatzeko. Argi dago martxoan badagoela zereginik, ezta?

Laguntzeko, kilometroak erosteko, zalantzak argitzeko, boletoak erosteko... galdetu euskaltegian, edo zuen bidelagunei, edo deitu 607 609 580 telefonora edota mezua bidali bermeoberba@gmail.com helbidera, 
eskerrik asko laguntzaile!

2015/02/16

Aratusteak eta irakurle txokoa


Igartzen da aratustetan gaudela, ezta? Hasi zarete zuon gustuko ekintzetan parte hartzen, pasa den asteburuan adibidez Demikuko mendi martxan, baita argazkia bidali ere, eskerrik asko David, Anja eta Agurtzane!

**********
Gurasolagunok proposatu duzue ekintza osagarri Arrantzale museoko tailerra. Agendan ez genuen aipatu baina ez galdu aukera eta parte hartu hurrengo asteburuan, larunbatean, arratsaldeko 5etan eta doan, familian euskaraz bizitzeko aukera ederra, lau urtetik gorakoentzat. Izena eman behar duzue museoan bertan aldez aurretiz.

***********



Gogoratu ostegunean Alaine Agirre bermeotarrarekin komentatuko dugula bere liburua Odol mamituak, etorri liburutegira arratsaldeko 18:30ean  #lotsarikgabe, irakurle txokoan ere aukera ona euskaraz berbetan arratsaldea pasatzeko doan. 

Alainek aurtengo Lizardi saria irabazi du Hau ez da zoo bat! haurrentzako lanarekin, zorionak Alaine!
***********


Eta amaitzeko, berbalagun taldetako partaideek proposatutako beste bi ekintza: bigarren eskuko azoka Astran eta bertso-afaria Mendatan. Badago non aukeratu egunotan, ondo pasa!

2015/02/09

Neguko lehiaketa 2015

Otsailean zehar edukiko dituzue orriak eskuragarri ohiko tokietan: euskal gunea, kulturetxea, Hizkuntza Eskola, Irish, Akatz, liburutegia... baina papera bete beharrean momentu baten bete behekoa eta listo, gero eta errezagoa da berbalagun lehiaketetan parte hartzea:


  Ez ahaztu kontakturako telefono zenbakia edota e-posta eta zorte on!

Gehiago irakurtzeko: