Aste honetako miniaurkezpenak aprobetxatuz atzo goizean Busturialdeko Hitzak Bermeon duen egoitza bisitatu genuen eta solasalditxoa izan genuen Olaia kazetariarekin,
baita egunkaria irakurtzeko eraman ere...
argazkian asteazken goizeko taldekideak,
eskerrik asko Olaia!
Irakurri Hitzan...+
Pages
2015/10/29
Azaroko agenda
Honez gain, gogoratu azaroaren 13an Bilboko jardunaldira joateko proposamena... azaroan hainbeste hitzordu euskaraz bizitzeko #lotsarikgabe Bermeon:
2015/10/27
Jardunaldia Bilbon
Azaroaren 13an joango gara Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren bigarren ediziora Bilboko Ondare aretoan (Maria Diaz de Haro kalean, 11) AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatuta. Izena ematea doan, interesatzen bazaizue bete behar duzue fitxa hau (klikatu +).
- Jardunaldiaren helburua: Motibazioa
- Egitaraua
10:00 Lorea Agirre: Nor izan, nola egin, han eragin
10:30 Karmelo Ayesta: Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
11:00 Lutxo Egia: Transitoak
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua hizlariekin.
12:45 Agurra
Pasa den urteko esperientzia oso ona izan zen:
Irakurri gehiago...+
2015/10/22
Errigora eskatu: hartu eta eman
Azaroaren zortzira arte eskatu dezakegu Errigora lotea euskaltegian, Gizarte eta Kultura Etxean, ikastolan... bertoko produktuak, ekoizleei zuzenean laguntzeko baita euskarari ere. Zenbat ordaindu? 50€ lote bakoitza, aurten ere hartu eta eman!
Irakurri gehiago.....+..
Irakurri Berrian....+
Irakurri gehiago.....+..
Irakurri Berrian....+
2015/10/21
Miniaurkezpenak
Datorren astean aurkezpen laburrak egingo ditugu berbalagun gelan egun eta ordutegi desberdinetan, bloga ezagutzeko eta bideo batzuk ikusteko lagunartean.
Abiatutako berbalagun taldeak egongo dira aurkezpenetan eta hurbildu zaitezkete arazo barik honako hitzordu hauetan:
- Asteazkenean, goizeko 10:30ean.
- Ostegunean, goizeko 11etan eta arratsaldeko 6etan.
- Ostiralean arratsaldeko 5:30ean.
Etorri berbalagunak ezagutzera #lotsarikgabe!

Argazkiak eta tertulia: nire bidaia
Azaroaren 25ean David Avilak kontatuko digu bere bidaia Mediterraneotik Kantauri itxasora arte.
Udan erabaki zuen oinez bidaiatzea eta hainbeste pasadizo kontatzera datorkigu berak ateratako argazkiak azalduz... amaieran tertuliatxoa egingo dugu, gonbidatu lagun eta ezagunak etortzera betiko moduan:
Gizarte eta Kultura Etxeko hirugarren solairuko hitzaldi aretoan izango da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera eta sarrera libre, #lotsarikgabe etorri, parte hartu eta hitz egin!

2015/10/19
Bilgunean
Pasa den ostiralean herri askotako dinamizatzaileok elkartu ginen Bilbon talde dinamika eta parte hartzea sustatzeko ikastaro baten, paperan idatzitakoak dira dinamizatzaile idealaren ezaugarriak... helburua da gure lana hobetzea eta zuek gero eta gusturago egotea, otsailaren bueltan baloratuko duzue urtero moduan, ia ikastaroaren emaitza nabaritzen duzuen!
Irakurri gehiago...+
Aurkezpena: kronika
Gaur goizean aurkeztu dugu aurtengo berbalagun egitasmoa: labur azaldu dugu berbalagun izaeraren nondik norakoak, hamabigarren edizioa izango dela oraindik ekainera arte abian dagoena eta irudien laguntzaz pasa den urtekoa gogoratu dugu: ekintzak, tailerrak, bisitak...
Goiko irudian klikatuz aurkeztu duguna ikusiko duzue beste lehio baten. Era berean aurkeztu ditugu asteroko taldeak eta gonbidapena luzatu dizuegu izena emateko #lotsarikgabe. Eskerrik asko guztiei etortzearren!
Hau da Santurtziko gurasolagunen testigantza:

Irakurri gehiago Bermeoko udalaren web orrian...+
Irakurri Busturialdeko Hitzan...+
Nahi duzue entzun Durangaldeko berbalagunen testigantzak? Klik egin eta ikusi, identifikatuta sentitzen gara, ezta?
Irakurri Busturialdeko Hitzan...+
Nahi duzue entzun Durangaldeko berbalagunen testigantzak? Klik egin eta ikusi, identifikatuta sentitzen gara, ezta?
Hau da Santurtziko gurasolagunen testigantza:
Bermistorian: kronika
Pasa den larunbatean eguerditik iluntzera ibili ginen elkarrekin. Lehenengo eta behin Erdi Aroko azokatik buelta bat eman genuen, eguraldi ederra izan genuen eta lagun askorekin egon ginen berbetan, baita ikuskizunaz gozatu ere.
Kafe Antzokian bazkaldu genuen eta gero portura joan ginen kaferako, ederto baten pasatu genuen arratsaldea, oso gustura. Honelako topaketetan berbalagun talde ezberdinetako lagunak ezagutzen ditugu eta aspaldi ibilitakoak ere hurbildu ziren zeozer hartzeko. Gabonetako oporrak baino lehen hurrengoa!

2015/10/07
Bermistorian bazkaria
Erdi Aroko azoka aprobetxatuko dugu elkarrekin bazkaltzeko: urriaren 17an, larunbatean. Lehenengo topaketa izango da baina ez da zertan berbalagun taldekidea izan bazkarira etortzeko, edonor etor daiteke #lotsarikgabe.
Goizez azoka ikusiko dugu eta bide batez Arrantzaleen museko erakusketa bisitatuko dugu. Ziur poteoan ere ibiliko garela alde zaharrean.
Eman izena hilaren 15a baino lehen, Kafe Antzokian bazkalduko dugu asteburuko menua eta geratu gara ordubi eta erdietan bertan.
Abiatutako talde guztiak hasi dira dagoeneko eta karteletan dagoen zenbakira deitu behar duzue (edo mezua bota eta deituko dizuegu) bai talde baten izena emateko, bai bazkarira eta gainontzeko ekintzetara etortzeko: 607 609 580.
Kartelak ikusiko dituzue tabernetan, kalean, dendetan... Eskerrik asko zuen erakuslehio, ate, lehio eskura jartzeagatik eta batez ere zuen zuzeneko laguntzagatik kontaktua zabaltzeko.

2015/10/01
Aurkezpena
Nahi baduzue, zuen esperientziak eta iritziak kontatzeko unea izango duzue, berbalagun guztiona da eta.
Etorri, parte hartu eta hitz egin!
Urriko agenda
Lotsarik gabe egongo gara hurrengo hitzorduetan; Bermeoko guzti hauei gehituko diegu Gernikako urriko azken astelehena, ziur handik ere ibiliko garela berbalagunok.... etorri, parte hartu eta hitz egin!
Subscribe to:
Posts (Atom)