Azaroan sare sozialei buruzko tertulia interesgarria antolatu dugu, datu batzuk eta bitxikeriak sare sozialak hobeto ezagutzeko eta arratsalde berezi bat pasatzeko. Horrez gain, lehiaketa izango dugu zazpitik hogeita bostera arte, parte hartzen duzuen guztion artean zozketatuko dugu Errigora saski bat, sari ederra parte hartzearren!
Ikusten duzuenez, beheko aldean azaroko taldeak zehazten dira eta beste hitzordu interesgarri batzuk azpimarratuko ditugu ziur, euskaraz bizitzeko herrian, #praktikatuetabizi.
Pages
2016/10/28
2016/10/26
Egunotan proposatzen duzuena
Hasi zarete proposamenak egiten, #praktikatuetabizi egia izateko, eta hemen elkarbanatuko ditugu.
Honelakoetan berbalagunen bat aurkituko duzue, talde osoa ez bada:
- Kabidxen hitzaldia etzi, 28an, kartelekoa txarto dago. Goiko plazan zazpietan.
- Talako kantinan garagardo berriaren aurkezpena bihar, Talape bits.
- Mendira joateko Gernika-Lumoko berbalagunek antolatutako ibilbidea, larunbat goizean, bederatzietatik aurrera, 15 kilometro egiteko berbalagunen artean eta giro ederrean.
Gernikako udaletxeko plazan irtengo dira eta honelakoak hilabeteroko azken asteburuan izango ditugu, ez galdu asteburuko aukera hau.
- Alkartasuna dantza taldeak dantzatzen ikasteko ikastaroa antolatu du azaroaren 4tik aurrera, ostiralero, maila bitan, hastapenekoa eta aurreratua. Aste honetan eman behar da izena Kulturetxean eta ikastaroko lehenengo egunean monitoreari 60€ ordaindu. Ikastaroa jai batez amaituko da otsailaren bueltan. Alkartasunak antolatuko du aurten Busturialdeko dantzari eguna Bermeon, azaroaren 5ean herrian dantzaz gozatzeko.
Ziur proposamen gehiago dauzkazuela, bota guk zabaltzeko, #praktikatuetabizi.

2016/10/25
Errigora aurten zuria edo beltza
Urtero moduan Errigorako produktuak eskatzeko aukera dago azaroaren 8ra arte, aurten gainera saski bi ezberdinak baina betiko moduan oso onak, zuria edota beltza eskatzeko.
Eskaera egin dezakegu online hemen klikatuz + edo euskal gunean dauden esku-orriak erabiliz. Aukeratu behar duzue Bermeo, herria zehazteko, eta abenduaren batean, iluntzean, euskal gunean bertan jaso. Zalantzarik baduzue deitu edo kontaktatu (607 609 580), parte hartu, #praktikatuetabizi.
2016/10/24
Lehenengo topaketaren kronika
Pasa den ostiralean talde desberdinetako berbalagunok elkartu ginen eguerdian bazkaltzeko, baita arratsaldea pasatzeko. Beste batzuk ezin ziren etorri bazkaltzeko, baina heldu ziren bazkalondorako, eta azkenak ailegatu ziren iluntzean. Guztiok egon ginen oso gustura eta abenduan geratu ginen errepikatzeko, opor aurreko topaketa Gabonak baino lehen egiteko. Topaketetan ere #praktikatuetabizi.
2016/10/18
Bihar hasiko gara irakurle txokoan
Irakurle txokoko lehenego saioa izango da bihar arratsaldean, 18:30ean liburutegian, eta Ana Malagonen lehenengo liburua komentatuko dugu: Lasai, ez da ezer gertatzen.
Eman izena liburutegian bertan (doan) hilabetero liburu bat irakurri nahi baduzue irakurle txokoan komentatzeko. Bi orduko saioak izaten dira Alaine Agirrek dinamizatuta, zortzi saio urtean.
Zalantzarik baduzue deitu 607 609 580 eta hitz egingo dugu, #praktikatuetabizi.

2016/10/14
Atzoko zozketan
Atzoko zozketan antzerkira joateko sarrera bikoitzaren irabazlea izan zen Agurtzane Argiarro, berarekin batera Josu Berbiz Larrabaster joango da, ondo pasa gaur gauean antzerkian, #praktikatuetabizi.
Eskerrik asko osteguneko taldekoei zozketagatik!
2016/10/11
Bazatoz antzerkira?
Ostiralean antzerkira nahi baduzue etorri, sarrera bikoitza zozketatuko dugu ostegun arratsaldeko taldean, seietan lameran.
MAREAK JAIALDIA: ANTZERKIA
KHEA
ZIATER “MALMÖ”
Bermeoko Kafe
Antzokian / gaueko 09:00etan
Sarrerea:
6 € (%25eko deskontua:
gazte, adineko, elbarritu eta langabetuentzako agiriak aurkeztuz leihatilan).
Salgai urriaren 3tik Gizarte eta Kultura Etxean, BBK-ko orotarako kutxazainetan
eta kutxabank.es webgunean. Agortu arte
Sinopsia: “Claudiak
eta Sagak orain dala bost urte ezagutu zuten elkar. Euren bizitzako hiru urte
zoroenak elkarrekin pasa zituzten, hezur eta mami. Baina harreman hori apurtu egin zen. Gaur, hainbeste denbora pasatu ondoren,
Saga da Claudia ikustera datorrena, eta bere maletan gorrotoa dakar gordeta”
Antolatzaileak: Bermeoko Udala eta Beleza Malandra Ateneo Kulturala. Bizkaiko Foru
Aldundiak babestutako ekintza.
Apuntatu zozketarako eta tokatzen bazaizu #praktikatuetabizi.
Lehenengo topaketa
Egunotan sortzen dira taldeak, lagun berriek ematen dute izena, beste lagun batzuk taldez aldatu behar dute lanagatik, ordutegi bateraezinengatik, zuetariko batzuk ezin izango zarete etorri asteroko taldera... aspaldiko berbalagunak eta berbalagun berriak elkartuko gara bazkaltzeko datorren asteko ostiralean, hilaren 21ean, eguerdiko ordubietan lameran. Gonbidatu ezagunak, lagunak, familiakoak, bazkaltzera etortzeko, #praktikatuetabizi.
Sare sozialak: datuak eta bitxikeriak
Sare sozialak hobeto ezagutu nahi duzue? Azaroaren 15ean, asteartean, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Iraitz Madariagak azalduko dizkigu datu eta bitxikeri batzuk sare sozialei buruz Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan, ez galdu aukera! Iraitz eta bere lana hobeto ezagutzeko, sartu www.iraitzmadariaga.eus orrira eta kontaktatu berarekin. Bestela, hitzaldira etorri, parte hartu, hitz egin, #praktikatuetabizi.
Aurkeztu dugu praktikatu eta euskaraz biziko garela
Atzo aurkeztu genuen berbalaguneko aurtengo edizioa, momentuz dauden taldeak eta izena emateko egin behar duguna. Berbalagunon helburua zabaldu nahi dugun mezuan argi geratzen da: taldetan, topaketetan, jaietan, hitzaldietan, mendi irteeretan, geratzen garen bakoitzean praktikatuko dugu, gero euskaraz bizitzeko.
Jarraitu irakurtzen:
Jarraitu irakurtzen:
2016/10/06
Astelehenean aurkezpena
Datorren astelehenean, hilaren 10ean, eguerdiko 12:30ean aurkeztuko dugu aurtengo egitasmoa Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan. Gonbidapen zabala luzatzen dizuegu egindakoa ezagutzeko eta ikasturte honetarako pentsatu duguna aurkezteko, aurten #praktikatuetabizi zuek ere, gurekin.
Subscribe to:
Posts (Atom)