Pages
2019/03/29
Opor aurreko topaketa
Apirilaren 12tik 29ra oporretan egongo gara eta etenaldi laburra egin baino lehen topaketa egingo dugu apirilaren 12an bertan, Korrika eta gero, elkar agurtzeko eta aurreko eguneko pasadizo guztiak elkarbanatzeko. Berdin da zure taldea zein den, baita talderen batean ez bazaude eta parte hartzeko gogoa daukazun, animatu eta etorri lamerara, kasino aurrera, arratsaldeko bostetan, gurekin arratsaldea pasatzera eta zerbait hartzera. 29tik aurrera berriro hasiko gara ekainera arte, ez kezkatu, berez helduko da, bien bitartean praktikatu eta bizi!
2019/03/27
Gurasolagunentzako asteburupasak
Aurten ere antolatu dira gurasolagunentzako asteburupasak Urtxintxak dinamizatuta, Urduñako Tertanga etxean:
• Lehenengo aukera: maiatzaren 18tik 19ra.
• Bigarren aukera: ekainaren 15etik 16ra.
Desplazamendua norberaren kontua da eta erreserba dinamizatzailearen bitartez egingo da 607 609 580 telefonoan edo bermeoberba@gmail.com posta helbidean.
• Prezioak: Helduak 20 euro. Haurrak 10 euro.
• Familia onartutzat hartzeko AEKren Praktika Jardueren Zerbitzuaren baieztapena jaso behar da, kopurua mugatua baita. Izena ematen duten parte hartzaileei konpromiso handia eskatuko zaie.
• Epea: apirilaren 5era arte.

Zuen iritzia jaso nahi dugu
Ikasturtearen erdira heldu gara eta zuen iritzia jasotzeko momentua da, gure lana hobetu ahal izateko. Inkesta (Klika+) betetzea eskatzen dizuegu eta bertan hainbat atal baloratzea: zuen taldea orokorrean, zuen parte hartzea, gainontzeko ekintzak eta egitasmoaren balorazioa aurreko guztia kontuan hartuta.
Nahi baduzue, aprobetxatu inkesta proposamenak, zalantzak, hobetu beharrekoak adierazteko eta saiatuko gara aurrera begira zuzentzen eta abian jartzen. Inkesta anonimoa da eta anonimotasunean aztertuko ditugu emaitzak, baina inkestaren amaieran zuen datuak betetzeko aukera dago, erantzuten duzuen guztien artean opari batzuk zozkatzeko. Nahiago baduzue, paperean betetzeko aukera ere badago, dinamizatzaileari eskatuta. Entregatzeko, zuen taldeko bidelagun bati edo dinamizatzaileari helarazi, euskal guneko buzoian sartuz, adibidez. Dinamizatzailearekin kontaktatzeko, 607 609 580 (Marimar) edo bermeoberba@gmail.com.
Mesedez, erantzun apirilaren 9a baino lehen, eskerrik asko!

2019/03/25
Neguko lehiaketaren erantzunak eta irabazlea
Pasa den ostiraleko taldean zozketatu zuten Errigorako otzara eta neguko lehiaketaren irabazlea Gotzon Markaida izan da, zorionak!
Guztira, 108 lagunek hartu duzue parte eta honako hauek ziren erantzun zuzenak:
Guztira, 108 lagunek hartu duzue parte eta honako hauek ziren erantzun zuzenak:
1.
Lotu:
1.
Ez
edan errekan, iturrira jo.
2.
Horrek
erratza bere aldera pasatzen du.
3.
Lan
azkarra, lan alferra.
4.
Astoa
saldu eta mandoa erosi.
5.
Baietz
esan, nekeak jasan.
6.
Bakoitzak
bere astoari arre.
7.
Ikazkinarekin
beltz, errotazainarekin zuri.
8.
Asto
arrak ume egin orduko.
2.
Noiz
helduko da Bermeora 21. Korrika?
·
Apirilaren
1ean
·
Apirilaren
4an
·
Apirilaren
11n X
3. Nor da 21. Korrikako omendua?
·
Gabriel
Aresti ¨
·
Txillardegi
X
·
Koldo
Mitxelena ¨
·
Onintza
Enbeita ¨
·
Luis
Villasante ¨
4.
Nor
jausi da Talatik behera?
·
Ruben ¨
·
Paula ¨
·
Susana ¨
·
Emerilda X
·
Kosme ¨
Hurrengo lehiaketa udaberrikoa izango da, maiatzaren 13tik 31ra, eskerrik asko guztiei parte hartzearren, praktikatu eta bizi!
2019/03/04
Kirola eta Natura martxoaren 24an
Hilaren 24an izango da Kirola eta Natura egitasmo barruan hurrengo irteera. Zortzi kilometroko ibilaldi laua proposatzen dizuegu, umeekin egiteko aproposa, hiru ordu ingurukoa. Topalekua Muskizko Meatzari aretoko sarrera izango da goizeko 10etan eta ibilaldi gidatua 10:30ean hasiko da, doan. Partaide bakoitzak eman behar du izena martxoaren 21a baino lehen. Izena emateko: https://goo.gl/w9BDuC
Aprobetxatu aukera, praktikatu eta bizi!
Aprobetxatu aukera, praktikatu eta bizi!
Subscribe to:
Posts (Atom)