Aurtengo lehen txapelketa bete edo osatu ez duzuenok oraindik sasoiz zabiltzate, 5 egun geratzen zaizkizue. 6 galdera eta hitz gurutzatuak, "errebira" hartu du gure txapelketak eta aldaketekin dator. Bakarka edo lagunekin bete eta Hizkuntza Eskolako edo euskaltegietako postontzietan utzi.Bestela bermeoberba@gmail.com helbidera bidali.
Gaur, Irati Jimenezekin solasaldia Nora ez Dakizun Hori eleberriaren aurkezpenean.Iluntzeko 19:30ean Udal LiburutegianAntolatzailea: J.M. Barandiaran Udal Liburutegia
Mintzapraktika egitasmoetako partaidea bazara (mintzalaguna, berbalaguna, mintzakidea…) AEK-k BERRIarekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria. Horretarako zure datuak hemen bete eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri bermeoko egitasmoan parte hartzen duzula.
Aste honetan udazkeneko jakirik gozoena prestatuko dugu: talo bero-beroa nahi duzuenarekin lagunduta. Jan eta edanaren aurretik ikastaro praktikoa! Dena dohainik!Lekua+ordua: Ikuste-Alai Txokoan, azaroaren 20an ( iluntzeko 7etan geratu gara goiko plazan)Animatu eta erdu!