Galdetegiak jaso ditugu, taldeetan eta antolatu ditugun ekintzeetan zelan sentitu zareten jakitzeko. Zuen iradokizun eta proposamenak be oso garrantzitsuak dira hurrengo urteari begira ahalik eta eskaintza egokiena luzatu ahal izateko. Hona hemen esan diguzuenaren laburpena:
Pages
2011/06/15
Esan diguzue zelan sentitzen zareten
Galdetegiak jaso ditugu, taldeetan eta antolatu ditugun ekintzeetan zelan sentitu zareten jakitzeko. Zuen iradokizun eta proposamenak be oso garrantzitsuak dira hurrengo urteari begira ahalik eta eskaintza egokiena luzatu ahal izateko. Hona hemen esan diguzuenaren laburpena:
2011/06/10
Laugarren buletineko lehiaketaren irabazlea
Yolanda Rodriguez
eta bere Aek-ko taldea, ekainaren hamarrean hamaiketakoa hartu dute Beleza Malandra taberna berrian, goizeko hamaiketan geratu dira bertan eta oso gustura egon dira kafetxoa eta tortilla zati ederra jaten.

Ane eukiko duzue han eta etxeko moduan egongo zarete, badago zer irakurri eta zertan entretenitu, benetan aukera ona!

Eskerrik asko be lehiaketan parte hartu duzuenoi, 26 buletin jaso ditugu guztira erantzun zuzenekin.
Hurrengo buletina uda pasa eta gero izango dugu, hau ez da azkena!

Ez dakizue zein den BELEZA MALANDRA, Ateneo Kulturala?
Erremedio kalean (9), nahi duzuenean deitu
94 4 65 55 83
Ane eukiko duzue han eta etxeko moduan egongo zarete, badago zer irakurri eta zertan entretenitu, benetan aukera ona!
ESKERRIK ASKO ANE!

Eskerrik asko be lehiaketan parte hartu duzuenoi, 26 buletin jaso ditugu guztira erantzun zuzenekin.
Hurrengo buletina uda pasa eta gero izango dugu, hau ez da azkena!

2011/06/09
2011/06/01
Sendabelarrak ezagutzera
Laguntzailea: Sollube 707
Antolatzailea: Bermeoko Berbalagun.
Egun ederra izan da, talde majo batu gara, adin guztietako berbalagunak, eta oso puntual egon gara Taraskan goizeko hamarretan.
Lehenengo eta behin liburutxoa banatu dugu eta Garbiñek etxetik ekarritako iodo-belarra, ibilbidean zehar zaila dena topatzen, ezagutu dugu.
Bidegorrian bertan aurreikusitako sendabelarrak eta hainbat gehiago topa ditugu Garbiñeri esker, berak pazientzia handirekin azalpen guztiak eman dizkigu ta: izena,
Berak erakutsi digu etxetik hurre dauzkagula sendabelar erabilienak eta esan beharra dago eguraldiak be lagundu digula. Adi adi egon gara guztiok zehaztasun guztiak liburutxuan apuntatzen...
Hamaika eta er
Oso gustura igaro dugu goiza eta Andra Mariak pasa eta gero honelako irteera antolatuko dugula agindu dugu, Garbiñek be esan digu prest dagoela hurrengo baterako eta berak etxean sendabelarrekin prestatutako krema oparitu digu gainera!
Oraingo honetan ibilbidea labur geratu zaigunez pentsatu dugu mendi irteera antolatzea be, Sabinok pro
posatu digu Bermeoko ibaien bideak jarraitzea, Artike ibaiarena adibidez, Sollubetik herrira, ez da plan txarra....
Berbalagunok, uda osoa daukazue honelako planak eta beste batzuk proposatzeko, gustura egon gara ta!
Oraingo honetan ibilbidea labur geratu zaigunez pentsatu dugu mendi irteera antolatzea be, Sabinok pro

ESKERRIK ASKO GARBIÑE ETA SABINO ;)
Subscribe to:
Posts (Atom)