Pages
2016/12/23
Ondo amaitu urtea eta hobeto hasi
Aste honetan lotu barik ibili gara, batzuk eskulanetan, beste batzuk Bilbora, gehienok herrian bertan eta atzo agurtu genuen elkar datorren urtera arte. Urtarrilaren bederatzian hasiko gara berriro, bitartean ondo pasa, gutxi gasta, #praktikatuetabizi.
2016/12/21
Eskulanetako tailerrak: azken kronika.
Montsek bidali dizkigu azalpen guztiak blog honetan argitaratzeko, klikatu iruditxoetan eta irekiko dira, mila esker Montse!
Azken finean, buru belarri ibili zarete eskulanak egiten, Gabonei buruz hitz egiten eta helburua bete dugu, betiko moduan, #praktikatuetabizi.
Bihar azken topaketa
Bihar arratsaldean elkartuko gara urteko azkena egiteko eta aprobetxatuko dugu Euskaraz bizi nahi dut eguneko film labur batzuk ikusteko berbalagun gelan (Atalde 17). Lameran geratu gara seietan berbalagun gelara elkarrekin joateko, batzuk oraindik ez zarete inoiz egon eta. Bide batez, nahi duzuena ikusiko dugu: aurtengo bideo eta argazkiak, blogeko sarrerak, zuen interesekoa. Horretarako zazpi eta erdietara arte egongo gara han, gutxi gora behera, eta agurtzeko hartuko dugu azkena momentuan erabakitzen duzuen lekuren batean, zuen pentsura. Etorri nahi duzuenean, parte hartu, #praktikatuetabizi.
Zozketaren irabazleak Igelak ikusteko
2016/12/15
Gurasolagunak ere eskulanetan
Bi orduko tailerra izan zen eta oso gustura aritu ziren guraso eta seme-alabak elkarrekin, nagusiek eta txikiek elkarri lagunduz.
Amaitu zenean, berriro errepikatzeko gogoz joan ziren. Gabonetan oporrak baina bueltan beste tailerren bat antolatuko da, familian ere #praktikatuetabizi.
Hitzan irakurri....+
2016/12/14
Gabonetako arbola: bigarren tailerra
Astelehenean jarraitu genuen Gabonetako arbola lantzen. Guztiak lehortu eta gogortu ziren oso ondo, eguraldiak lagun, eta apaintzeari ekin genion. Lehenengo eta behin Montseren azalpenak entzun, adi-adi, eta gero entzundakoa praktikan jarri, norberak bere arbolan.
Ohi bezala, ez da gauza bera praktikan jartzen dugunean eta han ibili ginen batek besteari aholkuak ematen, laguntzen, probak egiten....azken finean #praktikatuetabizi. Gaur arratsaldean gurasolagunen txanda, etorri buelta bat ematen!
Ohi bezala, ez da gauza bera praktikan jartzen dugunean eta han ibili ginen batek besteari aholkuak ematen, laguntzen, probak egiten....azken finean #praktikatuetabizi. Gaur arratsaldean gurasolagunen txanda, etorri buelta bat ematen!
Igelak ikusi nahi?

Ordutegia aukeran:
Abenduak 16, barikua, 22:00
Abenduak 17, zapatua, 19:30/22:00
Abenduak 18, domeka,19:30
Abenduak 19, astelehena, 16:30/19:00/21:30
Zinean ere #praktikatuetabizi
2016/12/12
Eskulanak egiten
Gogoratu etzi gurasolagun tailerrean beste eskulan bat egingo dugula, Gabonetan argia ipintzeko, leku eta ordu berean. Etorri, parte hartu, #praktikatuetabizi.
2016/12/05
Udazkeneko lehiaketaren erantzunak eta irabazlea
Azaroaren 25ean amaitu zen epea lehiaketan parte hartzeko eta 134 lagunek erantzun duzue, eskerrik asko guztiei zuen parte hartzearren. Lehenik eta behin argituko ditugu erantzunak:
1.- Berbalagunon aurtengo leloa da Praktikatu eta Bizi
2.- Lotu:
Ogi
gogorrari, hagin zorrotz (C)
Nekeetan,
irria ezpainetan (G)
Astoak
mandoari, belarri handi (E)
Zozoak
beleari, ipurbeltz (F)
Ezina,
ekinez egina (A)
Non
gogoa, han zangoa (B)
Gogoko
lekuan, aldaparik ez (D)
Batzuk lotura interesgarriak egin
dituzue, adibidez, gogoko lekuan irria
ezpainetan eta nekeetan aldaparik ez; ogi gogorrari irria ezpainetan eta
nekeetan hagin zorrotz....oso ondo saiatu zarete eta ontzat eman ditugu
guztiak, zentzuzkoak izan dira eta.
3.- Errigorako saskiak izan dira
aurten beltzak edo zuriak.
4.- Kartela hainbat lekutan ikusi
duzue, bat baino gehiagotan adierazi duzue bakoitzak.
Errigorako saskien banaketa egunean
zozketatu zen saria parte hartu duzuen guztien artean, Iratze eta Estherren
laguntzaz, eta irabazlea izan da Lierni
Rementeria (eskerrik asko Anabel erretratuengatik).
Zapatuan etorri zen
Lierni Euskaraz bizi nahi dut ekitaldira
eta euskara teknikariak Maite Alvarez de Zaratek entregatu zion lamerako
kioskoan, zorionak!
Egun ederra izan da euskararen
nazioarteko eguna, goizetik goiz mendi ibilbideaz hasi eta eguerdian ekintza
eta adierazpen ezberdinez lameran. Omenalditxo
berezi bat egin genien Ipuin Lapikoko
lagunei, ondo merezita, eta amaieran familiako azken argazkia, eskerrik asko
guztiei!
Mila esker Ana, egun osoan argazki
ederretan Euskaraz bizi nahi dugula jasotzeagatik, argazki galeria osoa bere blogean duzue, Bermeo iruditan...+
Talde berriak
Abenduan hasiko dira talde berri bi, ostiral eguerdian lameran elkartuko da bat, hamabietatik ordu batera, eta gaurtik aurrera eskulanak egiteko beste bat, euskal gunean bost eta erdietatik zazpietara astelehenero. Urtarrilean beste talde batzuk sortzeko aukera egongo da, bota mezu bat momentu honetan daudenak ez badira egokitzen zuen beharrizanetara eta berba egingo dugu: 607 609 580 (Marimar), lortuko dugu #praktikatuetabizi euskaraz.
Subscribe to:
Posts (Atom)