Udaberriko lehiaketan 72 erantzun jaso ditugu, eskerrik asko zuen parte hartze zabalagatik. Sariduna Jon Zarate izan da eta atzo jaso zuen Errigorako olioa, zorionak Jon!
Honako hauek izan dira oraingo erantzun zuzenak:
1. Lotu:
-
Entzun eta isil, baiezko biribil C
-
Zuriak eta beltzak aditu zituen F
-
Horrek ez dauka ez hanka ez buru E
-
Usoak joan, sareak heda G
-
Hori da eltze askotako burduntzalia B
-
Hura ikusita barrunbea irauli zitzaion D
-
Akerraren adarrak baino okerragoa da A
2. Noiz izango da
Euskaraldia?
Azaroaren
23tik abenduaren 3ra
3. Zein idazle gonbidatuko
du Bermeoko irakurleen txokoak aurten? Kattalin
Miner
Azken galdera zuen mendirik gogogoenari buruz galdetu dizuegu eta askok erantzun duzue Gorbea dela, baita Bermeo ingurukoak: Sollube, Katillotxu, Atxarre, Oiz...
Hurrengo lehiaketa uda eta gero izango da, udazkenean, parte hartu, #praktikatuetabizi!