Pages

2012/05/16

sendabelarrak ezagutzera



Sendabelarrak hobeto ezagutzeko ekintza osagarria antolatu dugu ekainaren 2an:





Tren geltokian geratu gara goizeko 9:30ean Kurtziotik ibilbidea osatzeko 11:30era arte, berriro tren geltokian bukatu dugu.



Garbiñek erakutsi dizkigu sendabelarrak bidean zehar eta gero Kultura Etxeko 2.4 gelara joan gara sendabelar bakoitzaren ezaugarriak identifikatzeko eta erabilera zehazteko. Ordubata inguru amaitu da tailerra.

Irteerara 21 heldu eta 6 ume etorri dira. Amaitutakoan parte hartu dutenek oso ekintza polita eta interesgarria izan dela komentatu digute, oso gustura egon direla.



Oraingo honetan udaleko ingurumen sailarekin batera antolatu dugu, ingurumen astearen barruan izan baita, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

Zuotariko batzuk kontaktatu nahi izan duzue Garbiñekin, hemen aurkituko duzue:
Garbiñe Zulaika (naturopata)
Arostegi 32, Bermeo (Zubigane aurrean)
669 635 201 bere telefono zenbakia, hitzordua hartu behar da aldez aurretik.

2012/04/26

Bermeon bisita gidatua berbalagunentzat


Adi entzun dugu Iratxek azaldu diguna:

Zergatik debekatu ziren herrian limoiondoak?

Non jarri zuen San Juanek oina? Non gehiago?

Non dago eguzki erlojua?

Zein da harrizko zutabe honen berezitasuna?

Non egiten zuten lo harresiz kanpo geratzen zirenak?

Egia da Madalen egunean kontatzen digutena? Bermeokoek irabazi zuten estropada?

Zertarako joaten ziren Izarora urtero orduan?

Zergatik dira etxe guztiak kolore desberdinetakoak? Zergatik ez dago etxe zuririk?

Non daude aurreko garai bateko baporen tximiniak irudikatuta gaur egun?

Nortzuk bizi ziren etxe hauetan?

Zein izan zen Erdi Aroan herriko kale nagusia? Zergatik?



Ikusten dozuenez oso bisita interesgarria izan da, datorren ikasturtean honelakoak antolatuko ditugu!!


Hemen daukazue Bizkaia Irratiak egindako elkarrizketa:


"Bermeon bisita gidatua berbalagunentzat: Bermeon eguen honetan bisita gidatuen berbalagunentzat.
Bisatu gidatu berezia izango da eguen honetakoa berbalagunei beren beregi zuzenduta dagoalako. Herria erakutsiko deutse ordu bete inguru iraungo dauan bisita honetan batez be erdigunea."




Eskerrik asko guzti guztioi!!

2012/04/21

apirilean...


Apirilaren 23an elkarrizketa egingo digu Dabi Piedrak (Bizkaia Irratia) arratsaldeko 6etatik aurrera bisitari buruz:


BISITA GIDATUA antolatu dugu apirilaren 26an, ostegunean, herritik zehar.

Bermeo 1398 urtean

Geratu gara:
Arratsaldeko 17.30ean Turismo Bulegoan (lameran).
Iraupena: Ordubete.
Izena emateko: bermeoberba@gmail.com edo dinamizatzaileei zuzenean (Ianire/Marimar) apirilaren 26a baino lehen. Ez da ordaindu behar.

2012/03/30

Lehiaketaren irabazlea




oraingo honetan Lore izan da, gaur gauean antzerkira joateko bi sarrerak dauzka eta esan digu aspaldi ez dela antzerkira joan, ondo ondo pasa!


Erantzun zuzenak:
- Nor da? Gari
- Zer da? Mediterraneo
- Nor etorri da: Sorkunde
- Asko gustatzen zait: Hipika

1- Aspaldiko eta Urrats
2- Noizbehinka
3- Hasi da Ogoño negarrez eta Izaro suspiruke
4- Euskara eguna.


Oporraldi honetan ez gara elkartuko baina arin helduko da apirilaren 16a eta berriro egongo gara betiko moduan, bitartean ondo ibili eta gitxi gasta!!