Pages

2018/04/11

Kirola eta Natura: orientazioa

Oinarrizko orientazio-arauak ezagutzeko aukera izango dugu hilaren 21ean Trapagaranen, apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena.

Izena emateko klikatu hemen...+

Zehaztapenak:
10:00etan, Zugaztietako aparkalekuan geratuko gara.
Oinarrizko arauak emango dituzte orientazio-ibilbidea egiteko;  gero probak  jarriko dira.
Guztira, iraupena 2 ordukoa izango da

Norentzat:

  • Edonorentzat
  • Familientzako egokitua
Distantzia: 6 km (orientazioan)
Desnibela: 300 m
Beharrezkoak:
  • Iparrorratza
  • Ura eta mendiko botak
Hamaiketakoa: komeni da eramatea.

Animatu, #praktikatuetabizi.

Apirileko agenda

Hile honetan tranpa egin dugu, erdia joan zaigu konturatu barik, baina falta den erdia ondo aprobetxatzeko agenda doakizue, zalantzarik edo informaziorik behar baduzue deitu eta ez galdu aukera, #praktikatuetabizi.

2018/04/10

Euskal dantza errazak praktikatzeko

Bihartik aurrera astero elkartuko da taldetxo bat euskal dantza erraz-errazak praktikatzeko. Astero hasiko dira zerotik, beraz, edozein astetan hasteko aukera dago maiatzaren 30era arte, asteazkenero, 19:00etatik 20:00etara Gizarte eta Kultura Etxeko 1.4 gelan, doan.

2018/04/09

Bueltan berriro

Aste biko etenalditxoa eta gero hasi gara berriro martxan. Opor aurreko topaketan zozketatu genuen neguko lehiaketako saria, Errigorako olioa, eta sariduna da Rebeca Rizo, zorionak!
Errigorako olioa etzi helduko da euskaltegira, hilaren 11n iluntzeko zortzietatik aurrera pasa gaitezke jasotzera eta gogoratu momentuan ordaintzen dugula. Rebecari ostegunean entregatuko diogu, arratsaldeko zazpietan euskaltegi aurrean, animatu eta etorri!
97 erantzun jaso ditugu, eskerrik asko guztiei parte hartzearren! Hilaren 23tik aurrera udaberriko lehiaketa abiatuko dugu eta maiatzaren 21era arte zabalduko da erantzuteko aukera. Neguko lehiaketan honako hauek izan dira erantzun zuzenak:

1.- Lotu:

Itsaso guztiak igaro eta bazterrean ito, D.
Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik, F.
Sua eta ura, belaunez behera, A.
Txapel dotorea eta buru hutsa, B.
Zenbat ate, hainbat maratila, G.
Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau, C.
Arbola ustelean, egurra aise egiten, E.

2.- Bermeoko harresiaren zazpi ateetatik, zutik mantentzen den bakarra San Juan portale da.
3.- Akatz aldizkaria 2004an argitaratu zen azkenekoz.
4.- Zuen lekurik gogokoenak Bermeon portu zaharra eta inguruak izan dira, baita irabazlearena ere, herriko Tala.