Pages

2018/04/18

Zuen iritzia eman

Aste honetan zuen iritzia jaso nahi dugu: zuen asteroko taldeei buruz, antolatzen ditugun ekintzei buruz, eta orokorrean berbalagun egitasmoari buruz. Horretarako prestatu dugu inkesta labur bat, momentu batean betetzeko, on-line edo paperean. Ez bete mesedez bi aldiz, aukeratu bietako bat, eta laguntzarik behar baduzue, esaiozue taldeko bidelagunari. Erantzun guztiak anonimoak dira, amaieran zuen datuak idazteko aukera izango duzue baina datu horiek zozketarako baino ez dira izango. Zozketatuko dira bost opari eta opari bakoitzean egongo dira: kamiseta, motxila, boligrafoa, agenda eta pina. Animo eta eskerrik asko!

Neguko lehiaketaren saria

Pasa den ostegunean entregatu genion saria neguko lehiaketaren irabazleari, Rebeca Rizori. Guztiz eskertuta jaso zuen Errigorako oliba olioa, laster abiatuko dugu udaberriko lehiaketa eta sari bera izango da, animatu eta parte hartu maiatzaren 21era arte, #praktikatuetabizi.

2018/04/17

Magia familian: gurasolagun tailerra

Datorren asteko astelehenean, hilaren 23an arratsaldeko seietan gaztelekuan, gurasolagunak elkartuko dira magia familian egiteko. Seme-alabekin batera arratsalde desberdina pasatzeko aukera izango dute eta magia egiteko jolas batzuk ikasiko dituzte Urtxintxako dinamizatzaileari esker.
Tailerra sei urtetik gorako umeentzat  (euren gurasoekin) aproposa da eta  aurretiz izena ematea ezinbestekoa da. Familian ere #praktikatuetabizi!

2018/04/11

Apirileko taldeak

Apirilean sei talde elkartuko dira astero euskaraz praktikatzeko, euretariko bat euskal dantza erraz-errazak praktikatzeko bide batez. Beste proposamenik edo beste ordutegiren batean elkartzeko prest bazaudete, idatzi bermeoberba@gmail.com edo 607 609 580 telefonora berba egin, kontaktuan jartzeko. Parte hartu, #praktikatuetabizi.