Pages

2016/10/11

Aurkeztu dugu praktikatu eta euskaraz biziko garela

Atzo aurkeztu genuen berbalaguneko aurtengo edizioa, momentuz dauden taldeak eta izena emateko egin behar duguna. Berbalagunon helburua zabaldu nahi dugun mezuan argi geratzen da: taldetan, topaketetan, jaietan, hitzaldietan, mendi irteeretan, geratzen garen bakoitzean praktikatuko dugu, gero euskaraz bizitzeko.

Jarraitu irakurtzen:


2016/10/06

Astelehenean aurkezpena



Datorren astelehenean, hilaren 10ean, eguerdiko 12:30ean aurkeztuko dugu aurtengo egitasmoa Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan. Gonbidapen zabala luzatzen dizuegu egindakoa ezagutzeko eta ikasturte honetarako pentsatu duguna aurkezteko, aurten #praktikatuetabizi zuek ere, gurekin.

2016/09/29

Urriko agenda

Nora joan, zer egin Bermeon urrian, non topa berbalgunak, non #praktikatuetabizi:

2016/09/28

Datorren astean talde bi gehiago

Aste honetan hasi diren taldeei gehituko zaizkie beste bi datorren astean:
- Asteartean, arratsaldeko 6etan erreten lameran
- Ostegunean, goizeko 10etan lameran, Kasino aurrean.
Izena eman nahi duzue? Klikatu izena emanteko irudia eta bete agertuko den formularioa. Bidaltzen duzuenean datuak jasoko ditugu eta jarriko gara kontaktuan. Normalean zuek emandako telefono zenbakira deitzen dizuegu, beraz, oharretan mesedez adierazi beste bide batetik nahiago duzuen kontaktatu edota zehaztu ordutegia.
Zer egingo dut komeni zaidan ordutegian ez badago talderik?
Eman izena, esan noiz nahi duzun geratu eta hiru edo lau lagun prest daudenean ordu berean geratzeko beste talde berri bat sortuko da. Hau da, izena eman ahala sortzen dira taldeak, edo sortutakoak moldatzen dira egunez edo ordutegiz aldatzeko.
#praktikatuetabizi