Gaur arratsaldean elkartu dira gurasolagunak gaztelekuan magia egiteko familian eta Urtxintxako Itziarrek erakutsitako trukoak praktikatuz ordubete eta erdiko tailerra berez pasatu da, honen sekretua ere #praktkatuetabizi da, eskerrik asko Itziar eta ondo pasatzera etorri zareten guztioi!
Argazki gehiago...+
Pages
2018/04/23
2018/04/18
Zuen iritzia eman
Aste honetan zuen iritzia jaso nahi dugu: zuen asteroko taldeei buruz, antolatzen ditugun ekintzei buruz, eta orokorrean berbalagun egitasmoari buruz. Horretarako prestatu dugu inkesta labur bat, momentu batean betetzeko, on-line edo paperean. Ez bete mesedez bi aldiz, aukeratu bietako bat, eta laguntzarik behar baduzue, esaiozue taldeko bidelagunari. Erantzun guztiak anonimoak dira, amaieran zuen datuak idazteko aukera izango duzue baina datu horiek zozketarako baino ez dira izango. Zozketatuko dira bost opari eta opari bakoitzean egongo dira: kamiseta, motxila, boligrafoa,
agenda eta pina. Animo eta eskerrik asko!
Neguko lehiaketaren saria
Pasa den ostegunean entregatu genion saria neguko lehiaketaren irabazleari, Rebeca Rizori. Guztiz eskertuta jaso zuen Errigorako oliba olioa, laster abiatuko dugu udaberriko lehiaketa eta sari bera izango da, animatu eta parte hartu maiatzaren 21era arte, #praktikatuetabizi.
2018/04/17
Magia familian: gurasolagun tailerra
Datorren asteko astelehenean, hilaren 23an arratsaldeko seietan gaztelekuan, gurasolagunak elkartuko dira magia familian egiteko. Seme-alabekin batera arratsalde desberdina pasatzeko aukera izango dute eta magia egiteko jolas batzuk ikasiko dituzte Urtxintxako dinamizatzaileari esker.Tailerra sei urtetik gorako umeentzat (euren gurasoekin) aproposa da eta aurretiz izena ematea ezinbestekoa da. Familian ere #praktikatuetabizi!
Subscribe to:
Posts (Atom)

