Laguntzailea: Sollube 707
Antolatzailea: Bermeoko Berbalagun.
Egun ederra izan da, talde majo batu gara, adin guztietako berbalagunak, eta oso puntual egon gara Taraskan goizeko hamarretan.
Lehenengo eta behin liburutxoa banatu dugu eta Garbiñek etxetik ekarritako iodo-belarra, ibilbidean zehar zaila dena topatzen, ezagutu dugu.
Bidegorrian bertan aurreikusitako sendabelarrak eta hainbat gehiago topa ditugu Garbiñeri esker, berak pazientzia handirekin azalpen guztiak eman dizkigu ta: izena,
Berak erakutsi digu etxetik hurre dauzkagula sendabelar erabilienak eta esan beharra dago eguraldiak be lagundu digula. Adi adi egon gara guztiok zehaztasun guztiak liburutxuan apuntatzen...
Hamaika eta er
Oso gustura igaro dugu goiza eta Andra Mariak pasa eta gero honelako irteera antolatuko dugula agindu dugu, Garbiñek be esan digu prest dagoela hurrengo baterako eta berak etxean sendabelarrekin prestatutako krema oparitu digu gainera!
Oraingo honetan ibilbidea labur geratu zaigunez pentsatu dugu mendi irteera antolatzea be, Sabinok pro
posatu digu Bermeoko ibaien bideak jarraitzea, Artike ibaiarena adibidez, Sollubetik herrira, ez da plan txarra....
Berbalagunok, uda osoa daukazue honelako planak eta beste batzuk proposatzeko, gustura egon gara ta!
Oraingo honetan ibilbidea labur geratu zaigunez pentsatu dugu mendi irteera antolatzea be, Sabinok pro

ESKERRIK ASKO GARBIÑE ETA SABINO ;)
1 comment:
Zein ona!
Post a Comment