Pages

2011/09/23

2011-2012 ikasturtea






etorri zeu ere izena ematera, eskuorria bete eta geuk deituko dizugu hitzordua adosteko eta zalantza guztiak argitzeko



Jar zaitezte gurekin harremanetan:

  • Aek euskaltegia: 609 462 018
  • Gotzon Garitaonaindia: 688 651 491
  • Hizkuntza Eskola: 94 618 70 91
  • Udaleko Euskera Saila: 94 617 91 22

bermeoberba@gmail.com
Bermeoko berbalagun








Kanpaina berria abian dago Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara harreman sareak sortzeko tresna ere badela. "Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Atsegin duzu?


Azken aldian denon ahotan dabiltza interneteko sare sozialak. Harreman sare birtual horien balioa eta beharra ez dugu guk zalantzan jarriko, guk ere erabiltzen ditugu, baina egitako sare sozialak, aurrez aurreko harreman sareak, atsegin badituzu eta gainera euskara praktikatuz eraiki nahi badituzu, ez duzu inon ezer klikatu behar; eman izena Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean.

Mintzapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Hori dela eta, Euskal Herriko lurralde guztietako hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta berria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

No comments: