Aurten ere zuen iritzia eta iradokizunak oso baliogarriak izan dira, badakizue ikasturtean zehar zuen ikuspuntua egitasmoari buruz garrantzitsua dela eta momentu honetan bereziki, hurrengo ikasturteari begira aldaketak proposatzeko edo zuen oniritzia jasotzeko beste barik.
Partaideen %70a emakumeak izan dira eta bataz besteko adina 42 urtekoa da. Taldekide gehienak 35-45 urte tartean daude,
%60a.
Ikasturte osoan zehar elkartze maiztasuna altua izan da taldeetan eta partaideak oso gustura ibili direla adierazi digute balorazioan, bataz besteko 8.94 puntu. Laguntzaileen kasuan puntuazioa altuagoa izan da, 9.29.
Euskara erabileraOrokorrean, euskara erabilera 0tik (inoiz ez) 10era (beti) partaideen artean bataz bestekoa 4.78 puntukoa da. Arloaren arabera, familian erabiltzen dute gutxien.
Berbalagun Hizkuntza kalean Hizkuntza lanean Hizkuntza lagunartean Hizkuntza familian Hizkuntza klasean Hizkuntza orokorrean Partaide Bataz besteko 4,39 4,43 4,67 4,00 8,94 4,78N 18 14 18 18 17 18Std. Deviation 1,754 2,344 1,847 2,679 1,749 1,478 Laguntzaile Bataz besteko 8,14 8,57 8,00 8,43 10,00 8,29N 7 7 7 7 4 7Std. Deviation 1,345 1,813 1,528 1,618 ,000 1,380 Guztira Bataz besteko 5,44 5,81 5,60 5,24 9,14 5,76N 25 21 25 25 21 25Std. Deviation 2,364 2,926 2,309 3,140 1,621 2,146Iturria: Bermeoko Berbalagun, 2012, norberak egina.Euskaraz hitz egiten dutenean partaideen bataz besteko balorazioa 7.67 da eta laguntzaileena 9.71. Zenbat eta gazteagoak, orduan eta gusturago egoten dira.Taldeak
%72ak ez du zailtasunik izan taldean berba egiteko eta partaide guztiek adierazi dute taldean egotea lagungarria izan dela. Hau da, partaide guztien balorazioa ezin hobea da haien berbalagun taldeari dagokionez. Partaide eta laguntzaile guztiek adierazi digute datorren urtean egitasmoan parte hartzeko prest daudela.
Ekintza osagarriakEkintza osagarriei dagokionez, oso balorazio ona jaso dugu eta bataz besteko puntuazioa 8.69 izan da, taldeari dagokiona baino apur bat baxuagoa. Hala ere, gutxiengo balorazioa 5 izan da, partaide guztiek gustura egon direla adierazi dute.Iradokizunak eta proposamenakHonako iradokizun eta proposamen hauek jaso ditugu:· “Batez ere, eskertu nahi nizueke ekintza osagarriak antolatzea (Bitxigintza, trufak egitea etab.), oso atseginak izan dira eta lagungarriak beste talde batzuetako berbalagunak ezagutzeko. ”· “Bitxigintza tailerrean egon nintzen eta oso pozik egon nintzen. Asko gustatu zait. ”· “Datorren urtean gustatuko litzaidake jarraitzea oso gustura egon naizelako. Lanean hasten banaiz ezin izango dut, baina saiatuko naiz. ”· “Ikasturte honetan ezin izan dut ekintza osagarrietan parte hartu, beste gauza batzuetan ibili naizelako. ”· “Mendira irteerak egitea gustatuko litzaidake. ”· “Taldean oso ondo ibili naiz eta asko ikasi dut. Ia datorren urtean astero geratzeko aukera daukadan. Aurten taldea geratu den guztietan ezin izan dudalako geratu, lan egin behar izan dudalako. Datorren ikasturtean ahal badut, antolatzen duzuen ekintzaren batean parte hartzen saiatuko naiz. ”· “Taldeko maila antzekoa da eta lagunak bezalakoak gara. Euskara praktikatzeko leku onena da.”· “Niri ulertzea eta hitz egitea oso kostatzen zaidalako ez naiz gustura sentitzen (euskaraz hitz egiten dudanean). Oso ondo egon naiz nire taldean(…). Nik ulertzen dut oso gutxi eta Bermeoko hizkuntza gutxiago. Nire ustez Berbalagun ideia oso ona da. Beharrezkoa da herrian eta hobea da ez duen kostatzen dirurik. Niretzat ekintzak ez dira oso beharrezkoak. Ba daude gehiago taldeak aukeratzeko hobeto, eta gehiago ordutegiak ere bai. Zorionak laguntzaileei bere lanagatik.”MILA ESKER GUZTIEI ETA UDA ONA PASA!!
No comments:
Post a Comment