Pages

2014/04/30

badu, bada

Oraindik ez zarete joan? 
Zubi honetako plana izan daiteke, igandera arte eta doan.
Eguraldia aitzakia, erakusketa bisitatu, goizeko 10etatik iluntzeko 10etara arte Bilboko Alondegian:
http://www.badubada.com/eu/

Erakusketak, euskararen berreskurapen prozesua eta komunitatearen barruan hizkuntza-aniztasunaren eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aztertzen ditu. Dena hamar ataletan azalduta:  Ahotsak; Kodeak; Hizkuntza Bizia; Euskara mundu eleanitzean; Euskararen iraunkortasuna; Euskararen herria; Erabili, maitatu, ikasi, irakatsi; Gozatu, jolastu; Hizkuntzen elkarbizitza, eta Agurra(k). Horiek guztiak sarean ere bisitatu daitezke, baita "Zure ahotsa" espazioan ere.
Aprobetxatu!!

No comments: