Pages

2014/05/27

Eta udan...

Hasi gara ikasturteari amaiera ematen eta pentsatu behar dugu udan zehar elakartuko garen, orain arte egin dugun moduan baina dinamizatzaile barik, ohiko mugimendua lotuko da irailera arte eta. 

Zelan egingo dugu? Ba betiko legez, zuek izena eman, animatu zuen inguruko jendeari parte hartzen zuekin batera eta ekainaren amaieran osatuko ditugu taldeak, azken eguna izena emateko ekainaren 20a izango da.

Izena ematearekin batera konkretatu behar ditugu elkartzeko eguna eta ordua, gogoratu ez direla orain artekoak zertan izan, ezta talde bera ere, udako taldeak izango dira, ondo ezta?
Izena emateko blog honetatik bertatik egin eta jarriko gara kontaktuan!

No comments: