- Herriko batzordean parte hartu eta ekintzak antolatu (arduraduna: Otsanda).
- Aurkezpenean lagundu, adibidez arropa desfilean, animatuko zarete egun batez modeloa izaten?
- Korrika laguntzaile: 12 euroren truke txartela jasoko duzue deskontuak izateko, adibidez otsailaren 28an Lizeo Antzokian antzeztuko den Fausto ikusteko, eta saltoki askotan merkeago erosteko, ez galdu aukera eta izan korrika laguntzaile!
Oheko tapakia ikusgai izango dugu Gernikan BIKAÑA altzari-dendan eta Bermeon BED'S koltxoi-dendan, ia zer deritzozuen.

Badakizue 24an helduko dela Bermeora goiz-goizetik, lagunduko diguzue txokolatada antolatzen? Korrika txiki 27rako aurreikusten da (zehaztuko da aurrerantzean) eta 29an bagoaz Bilbora amaiera ospatzeko. Argi dago martxoan badagoela zereginik, ezta?
Laguntzeko, kilometroak erosteko, zalantzak argitzeko, boletoak erosteko... galdetu euskaltegian, edo zuen bidelagunei, edo deitu 607 609 580 telefonora edota mezua bidali bermeoberba@gmail.com helbidera,
eskerrik asko laguntzaile!
No comments:
Post a Comment