Pages

2015/09/30

Ikasturte hasierako taldeak

Gaurtik aurrera abian egongo dira sei talde, hiru goizez eta beste hiru arratsaldez, eman izena #lotsarikgabe hauetariko baten edo proposatu eguna eta ordua besteren bat abian jartzeko, hiru edo lau lagun elkartzen garenean hasiko gara talde berri horretan ere.



Berbalagun doakoa eta borondatezkoa da eta guztiok gustura egoteko gutxiengo konpromisoak hartzen ditugu:
- Beti euskaraz egingo dugu, baina ez dira eskolak izango. Ez dago irakaslerik eta elkarrizketak ez dira zuzentzeko moztuko. Errespetua ezinbestekoa da.
- Talde baten baino gehiagotan parte hartu nahi izatekotan, dinamizatzaileari eta taldeko gainontzekoei esan, baita lagunen bat taldera gonbidatzeko ere.
- Antolatzen diren ekintzetan parte hartzen saiatuko gara ikasturtean zehar.

- Eta, oso garrantzitsua: Asistentzia eta puntualitatea. Berandu iritsiko banaiz edo huts egingo badut, abisatuko dut.

Ez du ematen zaila, ezta? Ba eman izena!
607 609 580    bermeoberba@gmail.com

No comments: