Pages

2015/10/07

Bermistorian bazkaria

Erdi Aroko azoka aprobetxatuko dugu elkarrekin bazkaltzeko: urriaren  17an, larunbatean. Lehenengo topaketa izango da baina ez da zertan berbalagun taldekidea izan bazkarira etortzeko, edonor etor daiteke #lotsarikgabe.

Goizez azoka ikusiko dugu eta bide batez Arrantzaleen museko erakusketa bisitatuko dugu. Ziur poteoan ere ibiliko garela alde zaharrean.

Eman izena hilaren 15a baino lehen, Kafe Antzokian bazkalduko dugu asteburuko menua eta geratu gara ordubi eta erdietan bertan.

Abiatutako talde guztiak hasi dira dagoeneko eta karteletan dagoen zenbakira deitu behar duzue (edo mezua bota eta deituko dizuegu) bai talde baten izena emateko, bai bazkarira eta gainontzeko ekintzetara etortzeko: 607 609 580.

Kartelak ikusiko dituzue tabernetan, kalean, dendetan... Eskerrik asko zuen erakuslehio, ate, lehio eskura jartzeagatik eta batez ere zuen zuzeneko laguntzagatik kontaktua zabaltzeko.



No comments: