Pages
2015/12/21
Gabonetarako bonboiak: kronika
Pasa den ostegunean elkartu ginen Gizarte eta Kultura Etxeko sukaldean bonboiak egiteko arratsaldeko seietatik aurrera eta bide batez azken topaketa egiteko aurten. Seietan hasi ginen ailegatzen eta Iñigok azaldu zigun zelan egin, zer gomendatzen duen, praktikan zer gertatzen den...
Iñigoren azalpena jarraituz hasi ginen egiten, badakizue ez dela gauza bera entzuten dugunean eta praktikan egiten dugunean, baina oso ondo moldatu ginen. Dena apuntatu genuen eta beranduago heldu zirenei lagundu genien apuntatzen, honetan ere talde-lana ezinbestekoa da.
Zortzietarako lehenengo txandako bonboiak jateko moduan egon ziren eta ez ginen geratu probatu barik...ezta pentsatu ere ez! Amaieran taldeko argazkia atera genuen eta oporrak pasatu arte agurtu genuen elkar.
Hemen duzue errezeta, etxean hasi zarete egiten eta benetan kategoria handiko bonboiak egin dituzue, argazkian Begok egindakoak.
Argazki eta bideo gehiago ikusteko klikatu hemen. Ondo ibili egun hauetan eta gogoratu urtarrilaren 11tik aurrera elkartuko garela berriro #lotsarikgabe.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment