Pages

2016/01/11

Amama ikusiko dugu asteburu honetan Bermeoko zinean

Asteburu honetan zinera joateko sei sarrera zozketatuko ditugu etzi, hilaren 13an, goizeko 11:30ean berbalagun gelan (Atalde 17, euskal gunean), udaleko euskera sailari esker. Zozketan parte hartzeko izena eman behar duzue zuen berbalagun taldean, dinamizatzaileari esan edo sare sozialetan jakinarazi:

bermeoberba@gmail.com
607 609 580 (Marimar)
Bermeoko berbalagunen facebooken
Fitxa bete eta oharretan adierazi.

Zeri buruzkoa da pelikula? Hona hemen laburpena:

Baserriak garai bateko mundua irudikatzen du, geure begien aurrean desagertzen ari diren bizitzeko modua, jakintza eta balioak. Baserria sendia da, eta mende luzez oinordetzan jasotako jakintzan ditu sustraiak. 

Familian bi munduk talka egiten dute, eta bertan eteten da gurasoen eta seme-alaben arteko lokarria. Tomasen eta Isabelen seme-alabek mundu zahar eta berriaren arteko gatazka biziko dute; nola ihes egin baserriari jakintzaren katea eten gabe, nola aukeratu bidea arbasoei traizio egin gabe.

Amaiak artearen bidez egingo die aurre barruan dituen bi mundu horiei. Bere bideari jarraitzeko baserritik irten beharko du eta aitari aurre egin, zauriak eragin eta lotura hori eten. Aurrera egiteko, ordea, arbasoen herentziarekin bizitzeko modua topatu beharko du. Bien bitartean, guztiei begira dago amama. Haren begiradak mutazio horri nolabaiteko zentzua emango balio bezala: bukatzen ari den munduari zein sortzen ari bide denari.

Gehiago irakurtzeko... +

No comments: