Bazkalostean zozketatuko dira gizonezko jantzi bat eta Beds dendan ikusgai dagoen otzara, argazkikoa. Zozketarako boletoak antolaketan diru-laguntzarako dira, euro bakar batean, eta berbalagun taldetan ere izango dituzue, parte hartzeko. Antolatzen laguntzeko hurrengo batzarra izango da apirilaren 28an, arratsaldeko 8etan, kulturetxean.Erromeridxerako pentsatu dugu dantza batzuk entsaiatzea eta helburu horrekin geratuko gara astelehenero, apirilaren 25etik maiatzaren 30era arte 1.1 entsegu gelan, Gizarte eta Kultura Etxean, arratsaldeko 6etatik 7etara. Gela txikitxua da eta ondo antolatzeko eman izena aurretiz mesedez, doan izango da. Erromeridxerako talde bat egongo da lameran, arratsaldez, eta dantzan animatuko gara guztiok #lotsarikgabe.


No comments:
Post a Comment