Pages

2016/05/02

Solasaldiaren kronika

Pasa den ostegunean inbidiak urtzen entzun genituen Garbiñe eta Eriken kontakizunak euren bidaia azaltzeko, Mexikon hasi eta Argentinan amaitu. Oso azalpen argia eta erraza jarraitzeko izan zen, etapaka eta mapetan kokatuz herrialdez herrialde, gu ere bidaian barrena murgiltzeko.
Konturatu barik heldu ziren zortziak eta taldeko argazkia egin eta gero denok joan ginen tertulia luzatzeko Kafe Antzokira, eskertuta oso honelako arratsalde desberdina gozatzeko aukera izatearren, mila esker guztioi eta batez ere Erik eta Garbiñeri, haien bizitza gurekin elkarbanatzeagatik eta hain bidaia erakargarria azaltzeagatik!


Solasaldiaren lehenengo ordua Oizmendi telebistan ikusteko aukera duzue, honen jarraipena egon ginenon oroimenean geratuko da, plazera izan da!

1 comment:

Erik eta Garbiñe said...

Eskerrik asko zuei!!!