Arrain azokan hasi zen udal Euskera Saila grabatzen herritarren testigantzak galdera konkretu bati erantzunez: Mila arrazoi daude euskaraz bizitzeko, zein da zurea?
Pasa den abenduaren hiruan lehenengo testigantzak ezagutu genituen eta ildo bereari jarraituz ehundik gora jaso dira dagoeneko.
Blog honetan eman genizuen berbalagunon grabaketen berri eta ikasturte amaiera honetan haietako batzuk ikusteko gonbitea luzatzen dizuegu: bidelagun, bidelari, bidelagun eta bidelari elkarrekin, arrazoi anitzak baina funtsean motibazio bakarra, euskaraz bizi gara eta horretan ahalegintzen gara egunero, baita ahalegin horretan diharduten lagunei esku bat botatzen.
Oraindik ez baduzue grabaketa egin, baina zuen ekarpena egin nahi baduzue, egun eta toki esanguratsuenetan aurkituko duzue karpa, sartu #lotsarikgabe eta eman zuen arrazoia, mila daude eta.
No comments:
Post a Comment